Itxi

Saskibaloia

ACB eta ABPren arteko akordioa

Saskibaloi jokalarien greba bertan behera utzi dute

Erredakzioa

"Igande goizeko partidak, final-laurdenetako bigarrenak, jokatu egingo dira. Astelehenetik aurrera hitzarmeneko gainontzeko puntuak negoziatuko ditugu".

  • ACBk eta jokalariek astelehenetik aurrera negoziatzen jarraituko dute. Efe.

    ACBk eta jokalariek astelehenetik aurrera negoziatzen jarraituko dute. Efe.

ACB saskibaloi kluben elkarteak eta jokalari profesionalenak (ABP) akordioa lortu dute, eta, ondorioz, igande honetan hastekoa zen mugagabeko greba bertan behera geratu da. Igande honetarako aurreikusita zeuden final-laurdenetako bigarren partidak, beraz, jokatu egingo dira.

ACBk azaldu duenez, "ABPk mugagabeko greba deialdia atzera bota du eta final-laurdenetako partidak jokatu egingo dira. Astelehenetik aurrera hitzarmeneko gainontzeko puntuak negoziatuko ditugu".