Itxi

Saskibaloia

Buesa Arenan

Bartzelona-Power E. Valentzia (83-63): Superkopa, katalanentzat

Erredakzioa

Xavi Pascualen gizonak nagusi izan dira partida osoan eta ez dute talde laranja jokoan sartzen utzi. Juan Carlos Navarro izan da partidako jokalaririk onena.

Talde blaugrana jaun eta jabe izan da Superkopako finalean eta erraz gainditu du Valentzia. Talde laranjak ezin izan dio Bartzelonaren erritmoari eutsi eta katalanek ACBko Superkopa lortu du Gasteizen.

Lehen laurdenean Xavi Pascualen taldea bikain irten da zelaira, saskiraketa onak lortuz erasoan. Navarro eta Mickeal ezinhobe ibili dira erasoan, puntu asko lortuz eta Bartzelonak 16 puntuko aldea lortu du (20-4). Hala ere Valentziak ederki erantzun du erasoan eta defentsan hobetuz eta talde laranjak 5 puntura jartzea lortu du lehen laurdenaren amaneran (26-21)

Bigarren laurdenean talde katalanak 7-0eko partziala lortu du (33-21), valentziarrak oso pattal ibili baitira erasoan. Blaugranen defentsa oso sendoa izan da eta lasaitasunez, Bartzelona aurretik joan da markagailuan atsedenaldira (40-29).

Hirugarren laurdenean Bartzelonako taldea nagusi izan da eta 20 puntuko abantaila hartzea lortu du (57-37). Valentziak ezin izan du katalanen erritmo bizia jarraitu eta gorri-urdinak abantaila polita lortu dute azken laurdena erosoago jokatzeko (63-47).

Azken laurdenean valentziarrak nahiko hurbildu dira markagailuan (66-54), baina Xavi Pascualen gizonak erne ibili dira defentsan eta ez diete laranjei aukerarik eman. Azken emaitza 83-63koa izan da Bartzelonarentzat.

- Fitxa teknika:

83 - Regal Bartzelona (26+14+23+20): Sada (1), Navarro (22), Mickeal (17), Morris (5), N''Dong (13) -hasierako bostekoa-, Lorbek, Rubio (2), Roger (4), Vazquez (6), Basile (12), Perovic (1), Lakovic.

63 - Power Electronics Valentzia (21+8+18+16): Cook (1), Martinez (4), Richardson (10), Savanovic (16), Lishchuk (11) -hasierako bostekoa-, De Colo (4), Claver (8), Sundov (9), Simeon.