Saskibaloia
Eurokopa
Lointek Gernika, hurrengo faserako sailkapenaren bila
eitb.eus
Mario Lopezen taldeak Hungariako Gyorren aurka jokatuko du, eta, irabaziz gero, hurrengo fasean egon daiteke.
-
Lointek Gernikak Gyorren aurka neurtuko ditu indarrak
Lointek Gernikak Hungariara bidaiatuko du asteazken honetan, Eurokopako ligaxkari dagokion bosgarren jardunaldian, Uni Gyor taldearen aurka jokatzeko, gaur, 18:00etan.
Bizkaitarrek ur-aparretan jarraitzen dute Dia Ligako ibilbidean, liderrak baitira Perfumerias Avenidas taldearekin berdinduta (8 garaipen), baina Europan ez dabiltza horren fin.
Dena dela, hurrengo fasean izateko sailkapena lor dezakete jardunaldi honetan, hungariarrei irabazten badiete. "Partidaren hasieratik garaipenaren bila joan behar gara", esan du Mario Lopez Lointekeko entrenatzaileak partidaren bezperan.
Ligaxkako joaneko partidan, Gernikarrak aise nagusitu ziren Malosten (79-67), eta 12 puntuko aldeko averagea lortu zuten. Mario Lopezen taldea F multzoko bigarren postuan dago sailkatuta, bi garaipenekin (hungariarrek baino bat gehiago), eta Uni Girona dago lehen postuan, lau lehia irabazita.
Juana Molinaren lesio larria
Lointekek azken orduetan jakin du Juana Molina-Prado eskoltak ezingo duela gaurkoa jokatu, denboraldi guztirako lesionatu baita, ezker hankako lotailua hautsita.