Saskibaloia
Eurobasket 2011
Alemania-Espainia, (68-77): ÑBAren garaipena bigarren faseari ekiteko
Erredakzioa
Scariolok zuzentzen duen taldeak bi garaipen eta porrot bat ditu fase honetan bertara sailkatu diren taldeen aurka lortutako emaitzak kontutan hartzen baitira.
-
Pau Gasol eta Dirk Nowitzki baloi bategatik borrokan. Argazkia: EFE
Espainiako saskibaloi selekzioak Alemaniaren aurka 68-77 irabazita ekin dio Europako Txapelketako bigarren faseari. Partida ona jokatu dute Sergio Scarioloren mutilek.
Garaipen honekin Espainiak bi garaipen (Lituania eta Alemania) eta porrot bat (Turkia) ditu fase honetan, izan ere, kontutan hartzen baitira bigarren fasera pasa diren taldeen aurkako partidetako emaitzak.
Alemaniak hiru porrot ditu jada; Espainiaren aurkakoa eta lehen fasean Serbiaren eta Frantziaren aurkakoak. Txapelketatik at geratzetik gertu daude alemaniarrak.