Itxi

Saskibaloia

Eurobasket 2011

Espainia-Eslovenia (86-64): Scariolorenak, finalerdietarako sailkatuta

Erredakzioa

Espainiako selekzioak Esloveniakoa garaitu du, hirugarren laurden bikain bat egin ondoren. Finalerdietan Mazedoniaren aurka jokatuko du Espainiak.

  • Argazkia: EFE

Espainiako saskibaloi selekzioak Lituaniako Europako Txapelketako finalerdiak jokatzeko txartela lortu du, Kaunasen Esloveniako selekzioa garaitu ondoren 86-64ko emaitzarekin.

Espainiak datorren ostiralean 20:00etan jokatuko ditu finalerdiak, Mazedoniaren aurka. Mazedoniarrek Lituania kanporatu du (67-65).

Final-laurdenetako gainerako bi partidak ostegunean jokatuko dira: Frantzia-Grezia (17:00etan) eta Errusia-Serbia (20:00etan).

Fitxa teknikoa:

86 - Espainia (16+19+36+15): PauGasol (19), Rudy (8), Navarro (26), Calderón (9) y Marc Gasol (7)-hasierako bostekoa-, Reyes (3), Ricky, San Emeterio (2), Llull (3), Claver,Sada eta Ibaka (9).

64 - Eslovenia (23+8+14+19): Lakovic (3), Muric(4), Z. Dragic (2), Begic (10) y Lorbek (7) -hasierako bostekoa-, Slokar(4), Ozbolt (6), Rupnik (2), Smodis (6), Udrih, G. Dragic (14) eta Jagodnik (6).