Itxi

2021/11/12

11:29

Saskibaloia

Barça-Baskonia

Dusko Ivanovic: "Nik ez dut inoiz amore ematen, baina taldeak amore eman du gaur gauean"

I. G. | EITB MEDIA

Ivanovicek deitoratu egin du bere taldeak igandean Unicajari irabazi ondoren jokalari gehiagoren inplikazioa eskatzeko bidalitako mezuari erantzun ez izana.

  • Dusko Ivanovic

    Dusko Ivanovic. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Dusko Ivanovicek, Bitci Baskoniako entrenatzaileak, ez duela inoiz amore ematen esan du, baina bere taldeak amore eman zuela bart eta ez zela "borrokatu" Barçaren aurka Euroligan, partida negargarria jokatu baitzuen, batez ere "defentsan".

"Ez gara Barçaren parean egon defentsan, eta ez da partidarik izan. Berrogei minutuan, 100 puntu egiteko zorian egon dira, eta hamabost falta besterik ez dugu egin", esan du entrenatzaileak.

Ivanovicek deitoratu egin du bere taldeak igandean Unicajari irabazi ondoren jokalari gehiagoren inplikazioa eskatzeko bidalitako mezuari erantzun ez izana. "Erantzuna zein izan den ikusi dugu", esan du.

Gasteizko taldeko entrenatzaileak adierazi duenez, Baskonia "beti izan da 40 minutuetan borrokatzen den taldea, eta orain erasoan zailtasuna duenean, batez ere posizioan, eta aurkariak abantaila hartzen duenean, behera goaz".

Taldearen arazoa "mentala eta jokalarien kalitate mentalekoa" izan daitekeela onartu du Ivanovicek. "Bartzelonak beti bezala jokatu du, baina arazoa gu izan gara", eransi du.

Porrot argia jaso arren, "ahaztu" eta hurrengo partidetan "beste energia batekin" ateratzeko eskatu dio entrenatzaileak taldeari, "mundu guztiaren aurka" joka dezakeen taldea delako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;