Itxi

Saskibaloia

OSASUN ARAZOAK

Anna Montañanak Mario Lopez ordezkatuko du Lointek Gernikako entrenatzaile gisa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lopezek Bizkaiko taldea zuzentzeari utzi behar izan dio osasun arrazoiengatik.

  • Anna Montañana.

    Anna Montañana. Argazkia: Lointek Bizkaia

Lointek Gernika Bizkaiak astearte honetan iragarri duenez, Mario Lopezek taldea entrenatzeari utziko dio osasun arrazoiak direla medio zeregin horretan hamaika denboraldiz jarraian aritu ostean. Halaber, 2022-2023 denboraldian haren lekua Anna Montañana valentziarrak hartuko duela jakinarazi du.

Entrenatzaile berria dagoeneko aritu zen joan zen denboraldiko azken txanpan Lopezekin batera Gernikako taldea zuzentzen. Horrez gain, azken urteetan, hainbat alditan egon da gernikarrarekin batera Espainiako harrobiko selekzioekin nazioarteko txapelketetan.

Gerardo Candina klubeko presidentearen esanetan, "ez da garai aldaketa bat, errelebo natural bat baizik, Marioren konfiantzazko pertsona batekin".

Candinak Montañanaren lana goraipatu nahi izan du: "Guztiz prest dago erronka berri honi aurre egiteko eta klubak zein Mariok jarraitutako bideari jarraitzeko, aldi berean, bere ezaugarriak gehituz".