Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Lointek Gernikak markagailua irauli du Rutronik Stars Keltern garaitzeko (69-73)

I. G. | EITB Media

Anna Montañanaren taldeak partida parekatua jokatu du alemaniarren aurka hainbat fasetan.

  • Rutronik Stars Keltern 69-73 Lointek Gernika Bizkaia

    Rutronik Stars Keltern 69-73 Lointek Gernika Bizkaia. Argazkia: @GKesb

Sandra Ygueravide joko antolatzaile valentziarra izan da Lointek Gernika Bizkaiak ostegun honetan Eurokopako Multzoen Faseari hasiera eman dion garaipenaren liderra, 69-73ko emaitzarekin Rutronik Stars Kelternen aurka.

Erabakigarria izan da Ygueravide, bere taldea azken aldiz aurretik jarri duen saskiraketa sartu baitu amaierarako 51 segundo falta zirelarik (69-70).

Gernikak hobeto ekin dio Wojtarekin, aldeak nagusituz eta lehen laurdenean zuloa zabalduz (1-6).

Baina aurkarien Brown jokalariak abisua emana zuen lehen laurdenean, 8 punturekin, eta bera izan da bigarren laurdeneko protagonista nagusia atsedenaldira iristeko.

Anna Montañanarenak 6ko distantziaraino igo dira bigarren laurdenean (17-23), baina ezin dute Brown gelditu eta estatubatuarrak bere taldea 11-1eko partzialera eraman du eta partida aldatu du, atsedenaldira 37-33 iritsiz.

Etxekoek aldea mantendu dute  (50-44), baina Gernikak jaurtiketa errazetan gehiago asmatu du eta partida berdindu du (54-54) azken laurdenera bi puntuko aldearekin iritsiz (56-54).

Baina partida aldatu egin da eta sentsazioak azken laurdenean Gernikak gora egingo zuela ziren. Hala izan da, eta Ygueravide izan da liderra, garaipenaren gakoa.