Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

IDK Euskotrenek Jewel Tunstull fitxatu du, 2023-24 denboraldirako

EITB MEDIA

Tunstullek 1,90eko altuera du, eta 30 urte ditu. Azken bi denboraldietan, Cadi La Seu taldean ibili da; 2022-23 denboraldian, batez beste, 9,3 puntu sartu eta 4,4 errebote hartu ditu, partidako, Endesa Ligan.

  • Tunstullek 2024ra arte jokatuko du IDK Euskotrenen. Argazkia: @ibaetabasket.

    Tunstullek 2024ra arte jokatuko du IDK Euskotrenen. Argazkia: @ibaetabasket.

IDK Euskotrenek Jewel Tunstull jokalari estatubatuarra fitxatu du, 2023-24 denboraldirako, asteazkenean Gipuzkoako klubak jakitera eman duenez. Tunstullek 1,90eko altuera du, eta 30 urte ditu. Azken bi denboraldietan, Cadi La Seu taldean ibili da; 2022-23 denboraldian, batez beste, 9,3 puntu sartu eta 4,4 errebote hartu ditu, partidako, Endesa Ligan, eta Eurocupen, ordea, neurketako 10,5 puntu sartu eta 3,9 errebote hartu ditu.

IDK Euskotrenek nabarmendu duenez, Tunstullek "argudio onak" ditu Azu Muguruzaren taldearen barneko jokoa indartzeko; hala nola, "indar fisikoa" eta "erreboteak hartzeko ahalmena".

Jokalari profesional gisa, hainbat herrialdetan ibilia da: Hungarian, Frantzian, Polonian, Alemanian, Grezian (Panathinaikos taldean) eta Italian. Orain, 2023-24 denboraldirako, Gipuzkoako taldearekin itxi du akordioa.