Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

63. edizioa

24 taldek hartuko dute parte aurtengo Itzulian

EITB MEDIA

Lasterketa apirilaren 1ean abiatuko da Irunen, erlojupeko etapa batekin. Apirilaren 6an, larunbatez, amaituko da Eibarren.

  • 2023ko Itzuliko artxiboko irudia

    2023ko Itzuliko artxiboko irudia. EFE

24 taldek hartuko dute parte Itzuliaren 63. edizioan, apirilaren 1etik 6ra. Lasterketa apirilaren 1ean abiatuko da Irunen, erlojupeko 10 kilometroko etapa batekin. Apirilaren 6an, larunbatez, amaituko da Eibarren, ohikoa den moduan.

Batetik, UCI World Teamseko 18 taldetako txirrindulariak izango dira abiapuntuan: Alpecin-Deceuninck, Arkea-B&B Hotels, Astana Qazaqstan Team, Bahrain Victorious, Bora-Hansgrohe, Cofidis, Decathlon AG2R la Mondiale Team, EF Education-Easypost, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, Intermarché-Wanty, Lidl-Trek, Movistar Team, Soudal Quick-Step, Team DSM Firmenich PostNL, Team Jayco Alula, Team Visma-Lease a Bike eta UAE Team Emirates.

Bestetik, 2023ko UCI Pro Teamsen lortutako sailkapenari esker, TotalEnergies taldea 2024ko Itzulirako gonbidatuta dago. Era berean, antolakuntzak honako bost talde hauek ere gonbidatu ditu: Burgos-BH, Caja Rural-Seguros RGA, Equipo Kern Pharma, Euskaltel-Euskadi eta Q36.5 Pro Cycling Team.

Itzulia 2024ko talde parte hartzaileak

Itzulia 2024ko talde parte hartzaileak