Italiako Giroa
6. etapa
Giroa utzi du Purito Rodriguezek, eroriko handi baten ostean
Mikel Dominguez
Anbulantzia batek eraman zuen Giampaolo Caruso taldekideak ez bezala, Katiuxako liderrak etapa bukatu zuen, ia 8 minutu galduta, baina Italiako Giroa utzi behar izan du azkenean.
Joaquim Purito Rodriguezek (Katiuxa) Italiako Giroa itzu di, 6. etapa markatu zuen eroriko handi baten ostean. Kataluniako txirrindulariak esan zuen arabera, bi saihets-hezur apurtuta heldu zen Italiara Amstel Gold Racetik, eta "ez zegoen beste aukerarik". Orain, beste bat apurtu du, bai eta atzamar bat ere.
"Mingarria da Giroa uztea, baina ez zegoen beste aukerarik. Eroriko guztiak oso txarrak izan dira guretzat. Errepidea oso irristakor zegoen, eta 60 km orduko abiadurarekin, soilik frenoak ukitzea nahikoa zen lurrera joateko, baina beti hartzen dugun arriskua da hori, gure lanaren zati bat da, garaipenagatik borrokatzeko", esan du Katiuxako liderrak.
Etapa bukatu zuen Puritok, ia 8 minutu galdu zituen arren: "Bizikletara itzuli nintzen berehala, agresibitate eta ausardia handiagoarekin, baina laster jabetu nintzen arazoaz, eta ezin nuen arnasik hartu".
Errusiako taldearen liderra oso "etsituta" dago, "batez ere Viggianon egindakoaren ostean". Giampaolo Caruso taldekiedak ezin izan zuen errepidetik altxatu, eta anbulantziak eraman behar izan zuen.