Txirrindularitza
Fitxaketa
Paula Patiño kolonbiarra fitxatu du Laboral Kutxa-Euskadik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Patiño, 28 urterekin, Movistar Team taldetik dator, eta Kolonbiako txapelduna izan zen 2024an.
-
Paula Patiño, Laboral Kutxa-Euskadiko txirrindularia
Laboral Kutxa-Euskadik Paula Patiño kolonbiarra fitxatu duela baieztatu du astearte honetan, datozen bi denboraldietarako. Movistar Teametik dator, eta taldearen bigarren fitxaketa da, Irati Arangurenez gain.
Halaber, talde moreak honako txirrindulari hauei kontratua berritu diela jakinarazi du: Naia Amondarain, Yuliia Biriukova, Idoia Eraso, Catalina Soto eta Cristina Tonetti. Hori dela eta, 2026 sasoirako hamabi taldekide izango dira.
Patiño (28 urte) Kolonbiako txapelduna izan zen 2024an. Orain arte, Italiako Giroan sei aldiz hartu du parte, bitan Frantziako Tourrean, eta zortzi bider, jarraian, Munduko Txapelketan.
Paula Patiño será parte del equipo las próximas dos temporadas ¿
— LABORALKutxaTeam (@LABORALkTeam) November 11, 2025
Con su recorrido en el pelotón internacional llega para aportar experiencia y calidad en la montaña ¿¿
¿¿ Paula Patiño “Fichar por el LABORAL Kutxa-Euskadi supone una gran motivación y una gran oportunidad para… pic.twitter.com/SbIafJL1i6

