Txirrindularitza
Fitxaketa
Laboral Kutxa Euskadik Sara Fiorin esprinter italiarra fitxatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari italiarra Ceratizit taldetik dator, eta talde moreak sasoi berrirako egin duen bosgarren fitxaketa da.
-
Sara Florin, Laboral Kutxa-Euskadiren fitxaketa berria Argazkia: @LABORALkTeam
Laboral Kutxa-Euskadik iragarri du Sara Fiorin italiarra fitxatu duela datozen bi denboraldietarako. Fiorin Ceratizit taldetik dator, eta euskal taldeak hurrengo sasoirako fitxatu duen bosgarren txirrindularia da, Fiorinen aurretik Marjolein van't Geloof nederlandarraren, Tiril Jørgensen norvegiarraren, Paula Patiño kolonbiarraren eta Irati Aranguren gipuzkoarraren etorrerak baieztatu baititu talde moreak.
"Txirrindulari gisa hazten jarraitu nahi dut, gogor lan eginez eta nire azken esprinta hobetuz. Uste dut hau dela hori lortzeko ingurune egokiena. Nire lasterketa gogokoenetako bat Milan-San Remo da, eta bertan hurrengo urteetan lehiatu ahal izatea espero dut", adierazi du Fiorinek.
Fiorin, Van't Geloof, Jørgensen, Patiño eta Aranguren txirrindulariekin batera, Naia Amondarain, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Catalina Soto, Yuliia Biriukova, Yanina Kuskova, Cristina Tonetti, Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Debora Silvestri arituko dira taldean.
Sara Fiorin se une al equipo para los próximos dos años ¿
— LABORALKutxaTeam (@LABORALkTeam) November 14, 2025
La italiana aportará su polivalencia al bloque y seguirá con su progreso como ciclista en el #LaboralKutxaEuskadi.
¿¿ Sara Fiorin: “Se ve como un equipo que tiene un ambiente muy agradable, por lo que estoy segura de… pic.twitter.com/HBB9As8csF

