Txirrindularitza
6. etapa
Paris-Niza: Xavier Tondok garaipen ikusgarria lortu du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Cerveloko txirrindularia eguneko ihesaldian sartu da, indartsuena izan da Vencerako igoeran eta kilometro ugari bakarrean egin ondoren etapa irabaztea lortu du. Contadorrek jarraitzen du lidergoan.
Xavier Tondok (Cervelo) garaipen ikusgarria lortu du Paris-Nizako seigarren etapan lan ugari eta asko sofritu ondoren.
Etapak 220 kilometro zituen Peynier yetaTourrettes-sur-Loup artean. Helmugarako 30 kilometro falta zirenean lehen mailako Vence mendatea igo behar izan dute txirrindulariek.
Eguneko ihesaldia 65. minutuan Portu da eta 23 txirrindulari sartu dira: Perget , Sorensen, S.Chavanel, Seeldrayers, Fofonov, T.Martin, Montfort, Tondo, Van den Broeck, Casar, Cherel, Leipheimer, Machado, Champion, Sicard (Euskaltel), Cunego , Kolobnev, Vorganov, Gautier, Turgot, Cummings, Moinard eta Geschke. 23 txirrindulari hauek batera joan dira Vence mendatera arte eta hor apurtu da taldea. Xavier Tondok jo du erasoa eta taldea apurtu du. Cunegok jarraitu dio hasieran, baina azkenean atzean geratu da italiarra. Tropelean ez da erasorik egon igoeran.
Azken 30 kilometroak bakarrean egin dite Tondok eta era horretan iritsi da helmugara garaipena lortuz. Bost segundora iritis da tropela faboritoekin. Alejandro Valverde izan da bigarren eta Peter Sagan hirugarren. Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) laugarren bukatu du. Sailkapen nagusiko liderra izaten jarraitzen du Contadorrek.