Txirrindularitza
Criterium Dauphine, 8. etapa
Jakob Fuglsangek irabazi du Dauphine
eitb.eus
Dauphineko 8. etapan ihesaldiko bi lagunen artean jokatu da garaipena Champeryneko helmugan. Dylan van Baarlek esprintean gainditu du Jack Haig.
Jakob Fuglsang (Astana) txirrindulariak irabazi du 2019ko Criterium de Dauphine lasterketa (Frantzia).
Azken etapa Dylan van Baarle holandarrak eraman du esprintean Jack Haig australiarra gainditu ondoren.
Dauphineko zortzigarren eta azken etapa Cluses eta Champery (Suitza) herri artean jokatu da, bakarrik 113,5 kilometroko jardunaldia, baina zazpi mendate igaro behar izan dituzte, 1. Mailako bi, 2. Mailako bat eta 3. Mailako lau mendate.
Sailkapen nagusian Fuglsangek 20 segundoko aldea lortu du Tejay Van Garderen (Education First) txirrindulariarekin eta 21 Emanuel Buchmannekin (Bora).
SAILKAPENAK
Dylan Van Baarle au sprint ! ¿
— Critérium du Dauphiné (@dauphine) 2019(e)ko ekainaren 16(a)
Dylan Van Baarle takes the win! ¿#Dauphiné pic.twitter.com/P5Wzc4UmKZ