Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Ion eta Gorka Izagirre anaiek Astana-Premier Techen jarraituko dute

eitb.eus

Gaur egin da ofiziala albistea; Kazakhstango taldeak beste zazpi txirrindularien kontratuak ere berritu ditu.

  • Ion Izagirre

    Ion Izagirre

Astana-Premier Tech taldeak astelehen honetan jakinarazi du 2021 denboraldirako Ion eta Gorka Izagirrek taldean jarraituko dutela.

Kontratuaren luzapenak Lusi Leio Sanchez espainiarrari, Manuele Boaro eta Davide Martinelli italiarrei, Jonas Gregaard Wilsly danimarkarrari eta Rodrigo Contreras kolonbiarrari ere eragiten die.

Ion Izagirrek, 2019an anaiarekin Kazakhstaneko taldera heldu zen eta "bi urte bikainak" bizi izan dituztela gogoratu du, beraz, "pozik" dago beste denboraldi bat gehitzean.

"Aurten gorabeherak izan ditut, Frantziako Tourra uztea suntsitzailea izan da, baina Espainiako Itzulian etapa bat irabaztea oso ondo egon da denboraldiari amaiera ezin hobea emateko. Beti bezala, anbizio handiak ditugu eta prest gaude denboraldia sasoi onean hasteko" komentatu zuen.