Txirrindularitza
Kataluniako Volta
Albasinik Volta lortu eta Simonek azken etapa irabazi du Bartzelonan
Erredakzioa
Azken etapan minutu eta erdiko aldea mantendu du Greenedge taldeko suitzarrak, eta bere ibilbideko garaipenik handiena lortu du. Azken etapa esprintean erabaki da.
-
Michael Albasini Greenedge taldeko suitzarra. Argazkia: EFE
Azken etapan minutu eta erdiko aldea mantendu du Albasinik, eta bere ibilbideko garaipenik handiena lortu du. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) asturiarra eta Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) belgikarra bigarren eta hirugarren sailkatu dira hurrenez hurren.
Julien Simon frantziarrak azken etapa irabazi du esprintean. Manresan irabazi zuen dagoeneko, eta gaur errepikatu du. Francesco Gavazzi (Astana) eta Damiano Cunego (Lampre) italiarrak bigarren eta hirugarren sailkatu dira hurrenez hurren.
Zazpigarren etapa:
1. Julian Simon (FRA/Saur) 2:47:02.
2. Francesco Gavazzi (ITA/Astana) d.b.
3. Damiano Cunego (ITA/Lampre-ISD) d.b.
4. Rigoberto Urán URAN (KOL/Sky Team) d.b.
5. Robert Kiserlovski (KRO/Astana) d.b.
6. Jurgen Van Den Broeck (BEL/Lotto-Belisol) d.b.
7. Steven Kruijswijk (HOL/Rabobank) d.b.
8. Romain Bardet (FRA/AG2R-La Mondiale) d.b.
9. Maciej Paterski (POL/Liquigas-Cannondale) d.b.
10. Denis Menchov (ERRUSIA/Katusha) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Michael Albasini (SUI/GreenEDGE) 24:15:45.
2. Samuel Sánchez (ESP/Euskaltel Euskadi) 1:30.
3. Jurgen Van Den Broeck (BEL/Lotto-Belisol) 1:32.
4. Daniel Martin (IRL/Garmin-Barracuda) d.b.
5. Rigoberto Urán (KOL/Sky Team) d.b.
6. Damiano Cunego (ITA/Lampre-ISD) d.b.
7. Robert Kiserlovski (KRO/Astana) d.b.
8. Matteo Carrara (ITA/Vacansoleil-DCM) d.b.
9. Dario Cataldo (ITA/Omega Pharma-QuickStep) d.b.
10. Sergio Pardilla (ESP/Movistar) d.b.