Itxi

Txirrindularitza

2022ko Paris-Niza

Roglicen eta Quintanaren arteko lehia, zuzenean, EITB Median

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Martxoaren 6tik 13ra bitartean jokatuko da lasterketa. Izagirre anaiak eta Erviti, bertan izango dira.

1:22
2021eko Paris-Nizako azken podiuma

Martxoaren 6tik 13ra bitartean izango den Paris-Niza lasterketaren 80. edizioa ETB1en zein eitb.eus-en zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Lasterketa honetan parte hartuko dute, besteak beste, Primoz Roglic esloveniarrak, Wout Van Aertekin batera Jumbo Visman arituko dena, eta baita Nairo Quintana kolonbiarrak ere (Arkea Samsic), Proventzako Tourrean eta Itsas Alpeetan garaile izan denak.

Horiez gain, 'Eguzkiaren Lasterketa'k partaide entzutetsu gehiago izango ditu: hala nola, Maximilian Schachmann (Bora) alemaniarra, Simon (BikeExchange) eta Adam (Ineos) Yates anaiak, Mollema (TreK) herbeheretarra eta Guillaume Martin (Cofidis) eta David Gaudu (Groupama) frantziarrak. Ion Izagirre (Cofidis) euskal txirrindularia ere Frantziako lasterketara joango da.

Bestalde, esprinterren artean, denboraldi honetan lau garaipen izan dituen Fabio Jakobsen (Quick-Step Alpha Vinyl), Dylan Groenewegen (Team BikeExchange), Sonny Colbrelli (Bahrain Victorious) eta Jasper Philipsen (Alpecin-Fenix) izango dira.

Honako hauek dira 2022ko Paris-Nizako etapak:

Martxoak 6: Mantes-la-Ville- Mantes-la-Ville (159,8 kilometro)

Martxoak 7: Auffargis- Orleans (159 kilometro)

Martxoak 8: Vierzon- Dun-le-Palestel (190,8 kilometro)

Martxoak 9: Domérat - Montluçon (CRI,13,4 kilometro)

Martxoak 10: St-Just-Saint-Rambert- St-Sauveur-de-Montagut (188,8 kilometro)

Martxoak 11: Courthézon - Aubagne (213,6 kilometro)

Martxoak 12: Niza - Col de Turini - La Bollène-Vésubie (155,4 kilóm kilometro etros)

Martxoak 13: Niza - Niza (115,6 kilometro)