Txirrindularitza
4. etapa
Saganek garaipena berriz lortu du esprintean
Erredakzioa
Rui Costa dago sailkapen nagusiaren buruan; portugaldarrak zortzi segundoko aldea dauka Frank Schleckekin eta 15 Kreuzigerrekin.
Peter Sagan Liquigaseko txirrindularia nagusitu da berriro esprintean. Suitzako Tourraren aurtengo edizioan lortzen duen hirugarren garaipena da. Gaurko etapak Aarberg eta Trimbach / Olten lotu eta 188,8 kilometro izan ditu. Jose Joaquin Rojas (Movistar) gainditu du Saganek helmugan. Rui Costak, espainiarraren taldekideak, lidergoan jarraitzen du.
'Terminator'ek hat tricka lortu du. Liquigas taldeak eguneko ihesaldiak behera bota ditu eta helmugarako kilometro gutxi falta zirenean esprinta ongi prestatu dio Sagani. Jose Joaquin Rojas Espainiako txapelduna eta Michel Albasini (Green Edge) gainditu ditu Saganek.
Movistar taldeak Rui Costaren lidergoa defendatzen jakin izan du, nahiz eta etapa zaila izan hiru mendate baitziren ibilbidean. Portugaleko txirrindularia tropelean helmugaratu da eta Fran Schleckekiko (Radioshack) 8 segundoko eta Roman Kreuziger (Astana) 15 segundoko abantaila mantendu du.
Laugarren etapako sailkapena:
1 Peter SAGAN Liquigas-Cannondale 4:36:55
2 Jose Joaquin ROJAS Movistar Team 0:00:00
3 Michael ALBASINI Orica GreenEDGE 0:00:00
4 Heinrich HAUSSLER Garmin-Barracuda 0:00:00
5 Francesco GAVAZZI Astana Pro Team 0:00:00
6 Vladimir GUSEV Katusha Team 0:00:00
7 Matteo MONTAGUTI AG2R La mondiale 0:00:00
8 Wouter POELS Vacansoleil - DCM Procycling Team 0:00:00
9 Oscar FREIRE Katusha Team 0:00:00
10 Stephen CUMMINGS BMC Racing Team 0:00:00
Sailkapen nagusia:
.1. Rui Costa (POR) Movistar 11:06:57
.2. Frank Schleck (LUX) RadioShack + 8
.3. Roman Kreuziger (CZE) Astana + 15
.4. Thibaut Pinot (FRA) Francaise + 19
.5. Nicolas Roche (IRL) AG2R + 21
.6. Thomas Löfkvist (SUE) Sky d.b.
.7. Alejandro Valverde (ESP) Movistar + 23
.8. John Gadret (FRA) AG2R + 24
.9. Mikel Nieve (EUS) Euskaltel-Euskadi + 26
10. Thomas Danielson (USA) Garmin + 29