Itxi

Txirrindularitza

Otsailaren 20tik 26ra

Pello Bilbao izango da Bahrain taldeko liderra UAE Tourrean

I. G. | EITB MEDIA

2022an hirugarren postua lortu ondoren itzuliko da Gernikakoa UAE Tourrera. Horrez gain, aurten Tour Down Underreko podiumean sartzea eta Valentziako Voltan laugarren postuan sailkatzea lortu du dagoeneko.

  • Pello Bilbao Tour Down Under lasterketan

    Pello Bilbao Tour Down Under lasterketan. Argazkia: EFE

Pello Bilbao izango da Bahrain-Victorious taldeko liderra otsailaren 20tik 26ra UAE Tourreko 5. edizioan. Bertan, euskal txirrindulariari podiumean postu bat lortzen laguntzeko lanean arituko da bere taldea.

2022an hirugarren postua lortu ondoren itzuliko da Gernikakoa UAE Tourrera. Horrez gain, aurten Down Under Tourreko podiumean sartzea eta Valentziako Voltan laugarren sailkatzea lortu du dagoeneko.

Otsailaren 20an, Al Dhafra gaztelutik abiatuta, txirrindulariek 1.028 kilometroko ibilbidea egingo dute, zazpi etapatan. Aurreko edizioetan bezala, lau etapa egokiak izango dira esprinterrentzat, eta goian bukatuko dira beste bi, sailkapen nagusia astintzeko egokiak.

Aurten berritasun nagusi bat izango da, ordea, 2. etapan 17,2 kilometroko taldekako erlojupekoa egingo baitute Khalifa Porten.

Neil Stephens Bahrain-Victorius taldeko kirol zuzendariaren ustez, txirrindulari egokiak hautatu dituzte, zazpi etapetan talde lehiakorra izateko.

Oier Lazkano ere bertan izango da

Oier Lazkano gasteiztarrak Movistarrekin hartuko du parte UAE Tourrean, eta, Oscar Rodriguez taldekidearekin batera, Einer Rubiori laguntzen saiatuko da.