Itxi

Txirrindularitza

2023ko Emakumezkoen Vuelta

Volleringek irabazi du azken etapa eta Van Vleutenek Emakumezkoen Vuelta

Agentziak | EITB Media

Van Vleutenek bere lidergoa defendatu du, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzeko, Volleringen aurretik, eta Realini italiarra sartu da hirugarren.

6:09
2023ko Emakumezkoen Vueltako podiuma

Annemiek van Vleuten (Movistar) txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2023ko Emakumezkoen Vuelta, igande honetan, bederatzi segundoko tartea aterata, bere elastiko gorria defendatu ostean Asturiasko Pola de Siero eta Covadongako aintziren arteko zazpigarren eta azken etapan.

Ostiralean lidergoa berreskuratu zuen Movistarreko txirrindulariak igandean sufritu egin du errentari eusteko, 1:11ko aldea baitzuen Demi Vollering (Team SD Worx) nederlanderarekiko, Asturiasko gailur mitikoaren igoeran.

Volleringek ia desabantaila guztia murriztu du, eta ezustekoa ematetik oso gutxira geratu da. 2:43:02ko denborarekin iritsi da, lehen postuan, Covadongako aintziretara, Gaia Realini italiarra (Trek-Segafredo) baino 11 segundo lehenago eta 56 segundoko abantailarekin Van Vleutenekiko.

Horrela, Van Vleutenek (40 urte) bere lidergoa defendatu du sailkapen nagusiko lehen postuan mantentzeko, bere herrikidearekiko bederatzi segundoko errentarekin eta Realinirekiko 2:41eko errentarekin. Horrela, 2022ko Vueltako koroa berretsi du.

7. etapako sailkapena:

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 2:43:02

2 - REALINI Gaia (Trek) +0:11

3 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) +0:56

4 - MUZIC Évita (FDJ) +1:59

5 - BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) +2:00

6 - MAGNALDI Erica (UAE) +2:59

7 - MARKUS Riejanne (Jumbo) +3:05

8 - IVANCHENKO Alena (UAE) +3:12

9 - LABOUS Juliette (DSM) +3:21

10 - CAVALLI Marta (FDJ) +3:40

Sailkapen nagusia:

1 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 19:00:11

2 - VOLLERING Demi (SD Worx) +0:09

3 - REALINI Gaia (Trek) +2:41

4 - MARKUS Riejanne (Jumbo) +3:36

5 - BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) +3:53

6 - MUZIC Évita (FDJ) +4:24

7 - LABOUS Juliette (DSM) +4:27

8 - MAGNALDI Erica (UAE) +4:46

9 - GARCÍA Mavi (Liv Racing TeqFind) +6:31

10 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +7:22