Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

9. etapa

Dumoulinek erakustaldia eman du Arcalisen, bakarrik irabazita

Mikel Dominguez | eitb.eus

Eguneko txirrindularirik ausartenak euripean eskuratu du etapa garaipena, 12 kilometroren faltan erasoa jo ondoren. Froomek maillot horia mantendu du.

1:54

Tom Dumoulinek (Giant-Alpecin) bere lehenengo etapa garaipena eskuratu du Frantziako Tourrean, Arcalisen (Andorra). Eguna Vielhan hasi da (Arango harana, Katalunia), eta 184,5 kilometro menditsuren ostean, neerlandarra bakarrik helmugaratu da.

Dumoulinek ihesaldi handi bati bukaera ezinhobea eman dio. 12 kilometro falta zirenean jo du erasoa, eta ez dio inork erantzun. Bakarrik heldu da gainera, euripean.

Etapa hasi eta berehala, txirrindulariek Bonaiguako 1. mailako igoerari ekin diote, eta aldapa horietan sortu da ihesaldi handia.

Alberto Contador (Tinkoff) ia heldu da ihesaldira, baina kilometro gutxiren buruan, lasterketa utzi behar izan du. Espainiarraren ametsa bukatu da, beraz. Lehen etapetako erorikoak gogor ordaindu ditu.

Faboritoei dagokienez, Chris Froome (Sky) eta Nairo Quintana (Movistar) elkarrekin helmugaratu dira. Britainiarrak lan ona egin du azken igoera, eta arazorik gabe liderraren maillota mantendu du.

Fabio Aruk (Astana) eta Alejandro Valverdek (Movistar) denbora galdu dute sailkapen orokorrean.

9. ETAPAKO SAILKAPENAK

"600">

"600">