Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Froome, txistu artean

Txirrindulariei txistu ez egitea eskatu du Prudhommek

Agentziak | Erredakzioa

Frantziako Tourraren zuzendariak lasaitasuna eskatu die zaleei, lasterketa Noirmoutier uhartean hasteko bezperan.

  • Chris Froomeri txistu egin zioten taldeen aurkezpenean / EFE.

    Chris Froomeri txistu egin zioten taldeen aurkezpenean / EFE.

Christian Prudhommek lasaitasuna eskatu du Frantziako Tourra hasteko 24 ordu baino gutxiago geratzen direnean. Chris Froomek entzun behar izan zituen txistuen harira egin ditu adierazpenak lasterketako zuzendariak.

"Ez naiz gorra. Chris Froome eta Skyren aurkako txistuak entzun nituen. Gauzak perspektiban jartzea komeni da, eta jendeari esatea ez daukala zentzurik txistukatzea", esan du Prudhommek.

Zuzendariaren arabera, Tourrak 3.000 kilmetro irribarre ditu, publikoa oso familiarra baita, "baina futbol partida batean edo saskibaloi kantxa batean, jokalari bat jaurtiketa libre bat bota behar duenean ere txistuak entzuten ditugu".

Zuzendariak hedabideetan konfiantza dauka lasaitasuna sustatzeko, publikoak kirolariak anima ditzan. "Zure txirrindulari faboritoa animatzea da jarrerarik inteligenteena, eta besteei ezer ez esatea", gehitu du.

Tourra antolatzen duen ASOk Chris Froomen parte-hartzeari betoa jarri zion, Espainiako Itzulian salbutamolengatik positiboa eman ostean, baina berriz onartu zuen UCIk kasua artxibatu zuenean.