Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UCI World Tour

Katushak ez du pelotoian jarraituko, 'L'Equipe' egunkariaren arabera

Agentziak | Erredakzioa

Antza denez, taldeko arduradunek txirrindulariekin hitz egin dute eta beste edozein talderekin negoziatzeko libre direla adierazi diete.

  • Ilnur Zakarin 2019ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

    Ilnur Zakarin 2019ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

L'Equipe egunkariaren arabera, Team Katusha Alpecineko arduradunek hurrengo denboraldian taldeak tropelean jarraituko ez duela komunikatu diete txirrindulariei.

Antza denez, arduradunek txirrindulariei helarazi zieten informazioa eta beste talde batzuekin negoziatzeko askatasuna ere eman zieten; izan ere, taldeak ez du 2020ko denboraldian tropelean lehiatuko.

Taldea Frantziako Tourrean parte hartzen ari da. Bertan, Ilnur Zakarin dute taldeburu lanetan, eta etaparen bat irabazteko eta sailkapen orokorreko aurreneko 10 postuetan sailkatzeko helburua dute. Errusiarrak 2016ko Frantziako Tourrean etapa bat irabazi eta 2018an sailkapen orokorreko 10. postua lortu zuen.

Hauek dira 2019ko Frantziako Tourrean parte hartzen duten Katusha taldeko txirrindulariak:

Team Katusha Alpecin
181Ilnur Zakarin
182Jens Debusshere
183Alex Dowsett
184Jose Goncalves
185Marco Haller
186Nils Politt
187Mads Wurtz
188Rick Babel