Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Laugarren etapa

Andre Greipelek erorikoa saihestu eta garaipena eskuratu du

Erredakzioa

Lotto-Belisol taldeko txirrindulariak Petacchi eta Veelers aise gainditu ditu. Mark Cavendishek erorikoa izan du azkenengo kilometroetan, eta ezin izan du esprinta lehiatu.

02:10
Andre Greipelek Tourreko laugarren etapa irabazi du

Andre Greipel alemaniarrak (Lotto-Bellisol) irabazi du Frantziako Tourreko laugarren etapa (Abbeville-Rouen, 214,5 kilometro). Gainera, Fabian Cancellara suitzarrak (Radioshack) elastiko horiarekin jarraitzen du.

Helmugatik hiru kilometrora erorikoa izan da tropelan, eta Mark Cavendish faborito nagusia lurrera joan da. Tropela zatituta heldu da azkeneko metroetara, eta Greipelek aise gainditu ditu Alessandro Petacchi (Lampre) eta Tom Veelers (Argos-Shimano). Lotto-Belisol taldeak bere esprinterra ondo kokatzeko lan bikaina egin du, eta Greipelek ez du hutsik egin.

Laugarren etapa hasi bezain laster eguneko ihesaldia eratu da. Yukiya Arashirok (Europcar) erasoa jo du, eta bere atzetik David Moncoutie (Cofidis) eta Anthony Delaplace (Saur) irten dira. Hiru txirrindulariek lan ona egin dute, baina tropelak helmugatik zortzi kilometrora hartu ditu.

Sailkapen nagusian ez da aldaketa handirik izan, eta Cancellarak lider jarraitzen du. Bradley Wigginsek eta Sylvain Chavanelek 7 segundora bigarren eta hirugarren jarraitzen dute.

Bihar tropeleko gizon azkarrek garaipena lortzeko beste abagune bat izango dute. Faboritoek, berriz, erorikoak saihestea izango dute helburu.

4. etapa:

1. Andre Greipel (ALE/Lotto) 05:18:32
2. Alessandro Petachi (ITA/Lampre) d.b.
3. Tom Veelers (HOL/Argos) d.b.
4. Matthew Harley Goss (AUS/Orica) d.b.
5. Peter Sagan (SVK/Liquigas) d.b.
6. Jonathan Cantwell (AUS/Saxo Bank) d.b.
7. Daryl Impey (RSA/Orica) d.b.
8. Kris Boeckmans (BEL/Vacansoleil) d.b.
9. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) d.b.
.10. Ruben Perez (ESP/Euskatel) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack) 5h.05:32
.2. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 07 segundora
.3. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) d.b.
.4. Tejay van Garderen (USA/BMC)  10
.5. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) 11
.6. Denis Menchov (RUS/Katusha)  13
7. Cadel Evans (AUS/BMC)  17
8. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas)  18
9. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) d.b.
10. Andreas Kloden (ALE/RadioShack) 19