Itxi

Artea

Erakusketak

'Feria' eta 'Ez ukitu, arren', Artiumeko interes-puntu berriak

'Feria' museo batean egindako jolas parke bat da eta 'Ez ukitu, arren' museoak berak gordetzen duen gorabeheren errejistrotik tiraka egin dute 10 artistek.

1:20
Artiumen erakusketa

Bi erakusketa berri zabaldu ditu Artium museoak. Biak ala biak, oso bitxiak: "Ez ukitu, arren" eta "Feria" dute izenburu.

"Feria"ra sartzeko gonbita Iñaki Larrinbe gasteiztarrak egiten digu. Museo batean egindako jolas parke bat da: Gaztelu puzgarria du, palomiten igerilekua edota artearen tunela. Beldurraren tunelaren moduan, jendeak zeharkatzeko eginda dago.

Izan ere, erakusketak kutlura turismoaren fenomenoa oinarri hartuta, jendearen parte hartzea bilatzen du, eta artelanei begira zauden bitartean, kaloriak erretzeko fitness eta boxeo aretoak ere eskaintzen ditu.

"Ez ukitu, arren" da beste erakusketa. 10 artistak hartu dute parte. Museoak berak gordetzen duen gorabeheren errejistrotik tiraka egin dute.

Milaka anekdota daude jasota: gertatu ziren tokian jarri dituzte, bistan, artearen aurrean jendeak dituen jarrerak aztertzeko eta museoek dituzten arauen gaineko gogoeta egiteko.

Kalean dagoen Oteizaren lanaren erreplika ere jarri dute barruan, jendeak ukitu dezan.