Itxi

Artea

Oroimena

Zumetak Mikel Laboa margoztu du

Formatu txikiko liburua argitaratu du Jose Luis Zumetak: iPadarekin egindako Mikel Laboa zenaren 12 marrazki biltzen ditu.

1:31
zumeta laboa

Jose Luis Zumeta pintorea bada nor Mikel Laboari buruz hitzegiteko eta musikagile donostiarra hil zela bost urte bete diren honetan, bien arteko harreman artistiko estuaz liburu bat idatzi du Zumetak.

Jose Luis Zumetak lehen aldiz ikusi eta izan du eskuartean "Xume: Laboa Zumetarenean". Atera zaion irribarreak argi dio gustuko duela emaitza.

Laboaz mintzatzera datorkigu, tonu intimoan, adierazpen isilean hil zela bost urte igarota.

Mikel Laboa katedrak eskatu zion Laboaz egindako ibilbide artistikoaren testigutza, diskoen azalak egiten baitzizkion berak. Zumetak irudi sorta bidali zuen iPadean eginak, irudi bidez mintzo da eta usulbidarra.

Tableta erabiliz, modu digitalean landu ditu Jose Luis Zumetak irudi hauek eta oso modu naturalean sortu zaizkiola adierazi du.

Marisol Bastidak dio irudiak Mikelek gustuko izango zituela, dibertigarriak direla. Laboa zenaren emazteak margolariaren ibilbidea jarraitu du hasiera-hasieratik.

Mikel Laboaren irudiaren bariazio piktoriko xume eta sentikorrak Mikelek kantatu zituen poemekin batera datoz. Irudiek eta hitzek Laboaren ahotsa esnarazten dute oroimenean, lili baten usaina bezala.