Itxi

Artea

Erakusketa

Luis Gordillo eta Juan Mieg Artiumera heldu dira

Erredakzioa

Arabako museoak "Luis Gordillo XXL/XXI" artista sevillarraren erakusketa eta "Xuxurlaka", arabarrarena, jarri ditu ikusgai. Abuztuaren 24ra arte egongo dira Gasteizen.

  • Artiumeko erakusketa. Argazkia: EiTB.

    Artiumeko erakusketa. Argazkia: EiTB.

Artium arte garaikideko euskal zentro-museoak itzal handiko bi pintoreren erakusketa aurkeztu du. Luis Gordillo sevillar artista, espainiar pintura garaikidearen ezinbesteko eragilea, eta Juan Mieg arabarra, euskal artista garaikide nabarmenenetako bat, dira.

Bi artisten lanak abuztuaren 24ra arte egongo dira Gasteizko museoan ikusgai, batera. "Paraleloan" programari dagokio erakusketa; Artiumeko arduradunek "pinturaren paradisu galduan" bat egin duten bi egileren lanak erakutsiko dituzte, aldi berean, espazio berean.

Luis Gordillo sevillar artistak, espainiar pintura garaikideko oinarrizko egileetako batek, azkenaldian gorpuztutako lanen hainbat erakusgarri ekarri ditu Arabako hiriburura. Guztira 40 lan dira, zeinetako batzuk batasuna duten serie gisa aurkezten baitira. Gordilloren tailerraren irudi kaleidoskopikoa Artiumeko erakusketa aretora eraman nahi izan dute, muntatze lanetan.

"Xuxurlaka" Juan Mieg arabar artistaren obraren inguruko erakusketak, bestalde, haren 32 lan erakusten ditu. Euskal pintura garaikidearen ordezkari azpimarragarrienetakoa den honen artelan oso handi hauetan, pinturarekiko konpromiso irmoa eta intuizioa ikusten dira.