Itxi

Artea

Gasteiz

Artiumek Marina Nuñezen 38 lan erakutsiko ditu: 'Begiradaren sua'

Agentziak | Erredakzioa

Bilduman, Marina Nuñezen ibilbidearen gakoak laburbildu dituzte, eta azaroaren 1era arteko bisitatu ahalko da Gasteizko museoan.

  • 'Begiradaren sua'

    'Begiradaren sua'

Artium Arte Garaikideko Gasteizko Euskal Zentro-Museoak Marina Nuñez artistaren 38 lan erakutsiko ditu gaurdanik azaroaren 1era arte, “Begiradaren sua” erakusketan. Museoak antolatu du, Alcala 31 Madrilgo aretoarekin batera, eta Jose Jimenez da komisarioa.

Artistaren 38 lan bildu dituzte, Marina Nuñezen azken 20 urteetako ibilbidea laburbiltzeko: “potentzia plastiko handiko” mintzaira eta hainbat teknika erabiliz euskarri ezberdinetan egindako lanak dira, hala nola irudi digitalak edo bideoinstalazioak.

Egungo artean gero eta gehiago erabiltzen den formatu multimedian egindakoei dagokienez, bederatzi pantailako bideoinstalazio bat gailentzen zaie gainerakoei. Erakusketa osoaren izenburu bera du, “Begiradaren sua”, eta bilduma honetarako eginda dago beren beregi.

Bi kontzeptu poetiko dira Nuñezen lanaren ardatz: sua, giza harremanak gidatzen dituen pasioaren ikur gisa, eta ikusmena, artea bizi, maitatu eta begiratzeko baliabide gisa ulertua.

Marina Nuñez (Palentzia, 1966) Madrilen eta Pontevedran bizi da egun, eta Vigoko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da.