Artea
Bira
'Chicago' musikala, Gasteizko Printzipal Antzokian
Erredakzioa
Hilaren 28an, 29an, 30ean eta 31n egongo da ikuskizuna Arabako hiriburuan.
-
Chicago musikalaren irudia. Argazkia: Gasteizko Printzipal Antzokia
Igandera arte, Chicago musikala Gasteizko Printzipal Antzokian izango da ikusgai. Marta Ribera, Maria Blanco eta Manuel Rodriguez izango ditugu taula gainean, beste hainbat aktore eta dantzarirekin batera. Musika zuzenean joko duen orkestra baten laguntzarekin, 22 kantu abestu eta dantzatuko dituzte.
Hilketak, zekenkeria, ustelkeria, adulterioa eta traizioa dira ikuskizunaren osagaiak. Moldaketa hay 1996an estreinatu zuten, Broadwayn, eta sei Tony sari, bi Laurence Olivier sari eta Grammy bat irabazi ditu.
2010eko abuztuan Bilbon ekin zion birari, eta, hilabete hauetan 35 hiritan egon da ikusgai. Uztailaren 31 arte Gasteizen izango dugu, egunero. Sarreren prezioa 52, 45 eta 35 eurokoa da.