Itxi

Artea

300.000 euro

Bilboko Arte Ederren Museoak Agustin Ibarrolaren "Guernica" erosi du

N. V. | EITB Media

10 metro luze eta 2 metro garai den horma irudia José de la Mano galeriari erosi dio Bilboko museoak ARCOmadrid azokan, 300.000 euroan.

0:42

Bilboko Arte Ederren Museoak "Guernica Gernikara" Agustín Ibarrolaren (Bilbo, 1930) horma-irudia erosi du Madrilgo ARCOmadrid arte azokan.

Artistak 1977 inguruan egin zuen 10 metro luze eta 2 metro garai den obra hori, Pablo Picassoren "Guernica" lanaren (1937) omenez, eta koadro hori Gernikara ekartzea aldarrikatzeko.

Obra sortu zen urte berean, Bilboko Arte Ederren Museoaren Areto Grisean erakutsi zuten, eta bi urte geroago berriz jarri zuten ikusgai. Orain, berriz egongo da ikusgai lau hamarkada baino gehiago igarota, berriz egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.

Olio-pinturan margotutako hamabi mihisek osatzen dute lana,eta Picassoren obraren motibo figuratiborik ikonikoenetako batzuk ditu irudikatuta, Ibarrolaren sormenezko unibertsoaren berezko elementu batzuekin batera; esaterako, diktadurako jazarpen-giroaren salaketa eta askatasunen aldarrikapena sinbolizatzen duten burdin sare geometrikoak.

300.000 euro

Murala 300.000 euroko prezioan erosi da, museoaren hiru erakunde sortzaileek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, egindako ezohiko ekarpen baten bidez.