Itxi

Bertsolaritza

Txapelketa Nagusia 2013

Villabona-Amasako kanporaketarako sarrerak, agortuta

EITB.COM

Bestalde, aldaketa baten berri eman dute antolatzaileek: Olaederra kiroldegian izango da igandeko saioa, jende gehiagorentzako lekua dagoelako.

  • Villabona-Amasako saioko kartela

    Villabona-Amasako saioko kartela

Indartsu dator Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Villabona-Amasako saiorako salgai zeuden sarrera guztiak saldu egin dira, eta ,hortaz, egunean bertan leihatilarik ez da zabalduko.

Bestalde, aldaketa baten berri eman dute  arduradunek;  hasiera batean, Behar-Zana pilotalekuan egitekoa zen igandeko saioa, 700 lagunentzako lekua du pilotalekuak. Sarrera salmenta handiaren ondorioz, saioa Olaederra kiroldegira pasatzea erabaki du Bertsozale Elkarteak, 920 lagun hartzeko tokia baitu. Kiroldegiko ateak saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dira, 16:30ean.

Bertsozale Elkarteak gogorarazi du saio guztiek sarrera kopuru mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela saioetarako sarrerak Bertsosarrerak webgunearen bitartez.