Bertsolaritza
Finalari begira
Igor Elortza garaile, Donostiako finalaurrekoan
Erredakzioa
Alaia Martinek bigarren bukatu du, 674,5 punturekin, eta Aitor Sarriegik hirugarren, 674 punturekin. Datorren larunbatean, azken finalaurrekoa.
-
Elortzak 703 puntu lortu ditu; irudian, kartzelakoan. Argazkia: Gari Garaialde / Bertsozale Elkarte
Igor Elortzak irabazi du Donostian jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa. Puntuazioa honela geratu da:
Igor Elortza: 703
Alaia Martin: 674,5
Aitor Sarriegi: 674
Jon Martin: 641,5
Etxahun Lekue: 639,5
Fredi Paia: 617,5
2.480 bertsozalek bete dute Donostiako Gaska kiroldegia. Bertsozale Elkarteak eskerrak eman dizkie Donostiako Udalari eta Donostiako bertso eskolari saioa antolatzeko eman duten laguntzagatik.
Hurrengo larunbatean, azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren. Bertan erabakiko da finalean kantatuko duten zortzi bertsolarien izenak.