Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Abenduak 7

Atsedenik ez, Durangoko Azokaren hirugarren egunean

eitb.eus

#botaba euskal esamoldeen lehiaketako sariak banatuko dituzte Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak Durangoko Azokaren hirugarren egunean, azaroaren 7an, 15:30ean, Areto Nagusian.

  • Jende piloa ibili da Durangoko Azokan

    Jendetza atzo, Landako Gunean. Argazkia: Txelu Angoitia

Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak #botaba euskal esamoldeen lehiaketako sariak banatuko dituzte azaroaren 7an, 15:30ean, Areto Nagusian. Horren helburua euskarak berezko dituen esamoldeak Instagram bidez zabaltzea da, antolatzaileen esanetan, euskararekin gozatuz eta irudimena landuz.

Lehiaketako bideorik onenak sari nagusia irabaziko du, El Corte Inglesen eskutik: 4 lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera (4 egun, 3 gau, hegaldia, ostatua eta gosaria barne).

Bestetik, kategoriako beste lau sari daude: istoriorik originalena, euskaltegietako bideorik onena, esamolderik originalena eta bideo-editatzerik onena. Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. Gainera, lehiaketara aurkeztutako lehenengo hamar bideoen artean, Bilbao BBK Live jaialdirako lau sarrera eta Donostia Festibalerako beste lau sarrera zozkatuko ditu Last Tour enpresak.

Euskadi Literatura Sariak

Areto Nagusian, 17:00etatik 18:00etara, mahai-inguru bat egingo dute lan sarituen argitaletxeekin. Sariek ikusgarritasunean eta salmentan duten eraginaz eztabaidatuko dute parte-hartzaileek.

Horrez gain, aurreko egunetan bezala, hainbat liburu aurkeztuko dituzte, Ahotsenean (solasaldiak) zein Areto Nagusian. Umeentzako liburuen kasuan, aurkezpenak Saguganbaran, txiki eta handien plazan, izango dira.

Zinema

Paul Urkijo arabar zuzendariak 2017an egindako Errementari pelikula Irudienean egongo da ikusgai, 12:30ean. Film luze horrek ikusleen saria irabazi zuen 2017ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean.

Areto berean, ErroakHutsune zurian, Begi ninien koreografia film laburrak, Oreina filmean oinarritutako hiru film labur, Gurean dokumentala eta Haurrak eta lapurrak haurrentzako filma ikusi ahalko dira.

Arte eszenikoak nahiago izanez gero, Laburra proiektuak Baserri antzeztuko du Szenatokian, 19:00etan. Sarrerak 8 euroan jarriko dituzte salgai.

Gaueko kontzertua

Modus Operandik, Iñaki Betagarriren talde berriak, ostiraleko gaua girotuko du Plateruena antzokian, 23:00etan. Sarrerak plateruena.eus webgunean (8 euroan) zein txarteldegian (12 euroan, 17:00etatik 19:00etara eta kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago) erosi ahalko dira.

Wikipedia eguna

Kabi@ aretoan, Wikipedia eguna hasiko da 11:00etan. Eguneko lehen ekitaldia 'Txikipedia: euskal kultura haur eta gaztetxoen neurrira' da. Txikipedia egitasmo berriaren nondik norakoei buruz arituko dira eta oinarrizko edizio-ikastaro bat egingo dute bertan.

Bestetik, 12:30ean, 'Euskal literaturaren armiarma sarea'n, bi gai nagusi jorratuko dituzte: 'Literaturaren zubitegia Wikidatan' eta 'Erabilerak, galderak eta bistaratzeak: Wikidata eta SPARQL'.

Wikipedia eguna 'Euskal kultura wikitzen' ekitaldiarekin amaituko da 16:00etan. 'Zeintzuk dira euWikipediaren hutsuneak?' gaia landu ondoren, Euskal kultura Wikipediaratzeko lantegi irekia egingo dute.

ARETO NAGUSIA

10:30 - 11:00 Geldi 2011-2017. Goitibeheren jaitsierak. (Goitibeherei buruzko lehen liburu monografikoa) Usue Arrieta eta Nader Koochaki

11:00 - 11:30 Etxera bidean. Xamar eta Jose Angel Irigaray - Pamiela

11:30 - 12:00 Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa. Jaime Altuna eta Josu Ozaita - UEU

12:30 - 13:30 GOGOETAREN PLAZA. Solasaldia. Sustrai Colina eta Garbiñe Ubeda. Gidaria: Nekane Zinkunegi

14:00 - 14:30 Kartzela kalera. Iban Batty, Haritz Petralanda eta Gorka Zozaia - IPES

14:30­ - 15:00 Humanity at Music: Mondragon Esperientzia kooperatiboaren soinu banda. Iñigo Albizuri, Jon Sarasua eta Fernando Velazquez – Mondragon Unibertsitatea

15:00 - 15:30 1968 Gipuzkoa, estado de excepción. Paco Etxeberria, Jon Mirena Landa, Javi Buces eta Juantxo Egaña – Aranzadi Zientzia Elkartea

15:30 - 16:00 #botaba euskal esamoldeen erronka. Sari banaketa – Labayru Fundazioa eta Gaztea Irratia

16:00 - 17:00 Mahai-ingurua: Besteak gure ispilu: Itzulpengintza, hizkuntza txikien arteko zubi. Barbara Pregelj (Eslovenia), Peter Sventina (Eslovenia), Juan Kruz Igerabide, Amaia Apalauza eta Elizabete Manterola - EIZIE

17:00 - 18:00 Mahai-ingurua: Euskadi Literatura Sariak

18:30 - 20:00 GOGOETAREN PLAZA. Mahai-ingurua: Sormena eta gurasotasuna. Dani Fano, Birkit, Katixa Agirre eta Lander Garro. Gidaria: Josu Goiko

 

KABI@

11:00 - 19:00 WIKIPEDIA EGUNA

11:00 Txikipedia: euskal kultura haur eta gaztetxoen neurrira

- Txikipedia egitasmo berriaren nondik norakoak

- Oinarrizko edizio-ikastaroa

12:30 Euskal literaturaren armiarma sarea

- Literaturaren zubitegia Wikidatan

- Erabilerak, galderak eta bistaratzeak: Wikidata eta SPARQL

16:00 Euskal kultura wikitzen:

- Zeintzuk dira euWikipediaren hutsuneak?

- Euskal kultura Wikipediaratzeko lantegi irekia.

 

SAGUGANBARA

11:00 - 11:30 Emileren desabenturak. Aurkezpena. Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena. (8-12 urte)

12:00 - 12:30 Satorjator dantzan. Ikuskizuna – Ene Kantak (2-8 urte)

13:00 - 13:30 Ipuin kontaketa: Mamaiako. Aurkezpena. Amaia Hennebutte. (+6 urte)

15:00 - 16:00 Miru, nor zara? Ipuin kontaketa. (2-7 urte)

15:00 - 16:00 Tailerra: ‘Liburu bat, mundu bat’. (Areto txikian) (4-6 urte)

16:00 - 16:30 Liburu baby kluba. Mestiza Elkartea. (Areto txikian) (0-3 urte)

16:00 - 16:30 Bertso jasa bat-bateko jolasa. Mestiza Elkartea (Areto handian) (8-12 urte)

17:00 - 17:30 Irria. Antzerkia. Kale Dor Kayiko elkarteko lagunak, Martinbertso eta Tiritatxo.

17:30 - 18:30 Mihi bero (Sexualitate lantzeko mahai jolasa)

18:00 - 18:30 Badator Sorgina Txirulina! Ipuin kontaketa. (3-8 urte)

19:00 - 20:00 Keinu bakoitza, opari bikoitza. Familia osoarentzat. Bizipoza Elkartea

 

PLATERUENA

12:00 - 12:30 'Hautsi Bolumena'. Azoka TBren musika saioa

23:00 - 23:59 Modus Operandi. Sarrera: 8 € webgunean, 12 € txarteldegian

 

AHOTSENEA (zuzenekoak)

11:00 - 11:30 Dekot. Demak

11:40 - 12:10 Ordago Folk. Bidaian

12:20 - 12:50 Leok’k. Infinituari segika

13:00 - 13:30 Fetitxe. Polyhedron

13:40 - 14:10 Tooth. _amaierarik ez…

14:20 - 14:50 Maddi. Ying Yang

15:00 - 15:30 Ertzak. Gaur

15:40 - 16:10 Nerabe. Toki-on

16:20 - 16:50 Iker Lauroba. Udazkena

17:00 - 17:30 Baobabs will destroy your planet. Argiaren abiadura

17:40 - 18:10 Hibai. Agian bihar

18:20 - 18:50 Hezurbeltzak. Hezurbeltzak

19:00 - 19:30 Koiu. Noiz arte?

19:40 - 20:10 Rolan Garcés. Rolan & Loop abestiak

 

AHOTSENEA (solasaldiak)

11:00 - 11:25 Pako Aristi. Rosa itzuli da

11:30 - 11:55 Oier Guillan. Zauri Bolodia

12:00 - 12:25 Hektor Ortega. Gomutan: Bilboko historiaren atal ezagunak

12:30 - 12:55 Asisko Urmeneta. Aztihitza

13:00 - 13:25 Buruz buru (hainbat autore)

17:00 - 17:25 Yoseba Peña. Hariak

17:30 - 17:55 Hegats aldizkaria. 56. alea

18:00 - 18:25 Xabier Etxeberria. Berriro itzuliko balitz

18:30 - 18:55 Garbiñe Ubeda. Lekuko

19:00 - 19:25 Txakur Gorria. Kaiera

 

IRUDIENEA

11:00 - 11:30 Erroak. Film laburra. 8’39’’

11:30 - 12:30 Gurean. Dokumentala. 39’

12:30 - 15:00 Errementari. Film luzea. (Areto handian) 93’

15:00 - 16:45 Hurrak eta lapurrak. Haurrentzako filma (4-12 urte) 91’

17:00 - 17:30 Hutsune zurian. Film laburra. 6’

17:30 - 18:00 Begi ninien koreografia. Film laburra. 10’30’’

18:00 - 18:45 Oreina filmean oinarritutako 3 film labur. 15’

19:00 - 20:30 Aralar, mundua leku den lurra. Dokumentala. 85’

 

SZENATOKIA

16:05 Baserri. Larrua Proiektua. Dantza ikuskizuna. Sarrera: 8 €