Itxi

2019/01/29

09:02

Gastronomia

MADRID FUSION

Bestfarmers.eco, ekoizle onenak ezagutzera ematea helburu duen Atxaren proiektua

EITB.EUS

Eneko Atxak eta Xabi Uribe-Etxebarriak gidatutako proiektuak nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak merezi duten tokian jarri nahi ditu. Joan Roca eta Gaston Acurio sukaldariek ere babestu dute.

  • Xabi Uribe-Etxebarria eta Eneko Atxa

    Xabi Uribe-Etxebarria eta Eneko Atxa. Argazkia: Sherpa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eneko Atxa sukaldariak laster argia ikusiko duen proiektu baten berri eman du: Bestfarmers.eco. Webgune horren helburuak hauek izango dira: munduko ekoizlerik onenak (nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, kasu) merezi duten tokian jartzea eta horiei ikusgarritasuna ematea. Bestfarmers.eco webgunea 2019ko apiriletik aurrera egongo da erabilgarri.

Atzo, Madrid Fusion sukaldaritzaren inguruko nazioarteko kongresuaren hasiera ekitaldian aurkeztu zuten proiektu berria Eneko Atxa sukaldariak eta Xabi Uribe-Etxebarria ekintzaileak. Halaber, proiektuak Joan Roca edo Gaston Acurio bezalako sukaldari entzutetsuen babesa du.

Bestfarmers.eco webguneak laborari onenak bilduko ditu. Erabiltzaileek ekoizle horien produktuak gertutik ezagutu ahal izango dituzte eta, aldi berean, nola landatzen, arrantzatzen eta ekoizten duten ikasi.

Bestalde, urtean behin munduko nekazari onenak aitortuko dituzte, atalez atal banatuko dituzten sarien bitartez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;