Itxi

Musika

Sarrerak, 20 euroan

Mogwaik Tabakaleraren kanpoaldean joko du, Donostian, irailaren 6an

N.V. | eitb.eus

Talde eskoziarraren kontzertua Kutxa Kultur Festibalaren, Donostia 2016ren eta Tabakaleraren arteko kolaborazioa da, zentroaren irekieraren aurretxoan.

  • mogwai

Mogwai eskoziar postrock taldeak Tabakalera zentroaren kanpoaldean joko du irailaren 6an, igandearekin. Publikoaren onarpen zabala du taldeak, eta hamaika jaialditan jo du, hala nola Primavera Sounden eta BIMEn.

Emanaldirako sarrerak ekainaren 29an jarriko dituzte salgai, 12:00etan, 20 euroan; 1.500 ikus-entzule hartzeko egongo da.

Kontzertu hau Donostia 2016ren Elkarrizketak lan-ildoaren baitan antolatu dute. Programak Europako Kultur Hiriburutza eta hiriko kultur agenda harremanetan jartzen ditu, ahalmen sortzailearen inguruan proiektu espezifikoak sortzeko.

Tabakalera zabalduko dutela eta antolatutako ekitaldi programaren atarikoa izango da kontzertua. Irailaren 11n zabalduko ditu ateak, eta hainbat egunetan jarduera bereziak izango dira, herritarrok eraikina berraurkitu eta kultura-proiektua ezagut dezaten.