Musika
Uztailak 20-25
Donostia, Jazzaldiko 130 kontzertuetarako prest
Agentziak | Erredakzioa
Asteazkenean, hilak 20, 12 points Europako beste jazz jaialdi batzuetako musikaren laginak eskainiko dituen ekimenaren kontzertuak hasiko dira.
-
Ellis Marsalisek Heineken Jazzaldia saria jasoko du aurten
Donostia prest dago Heineken Jazzaldiaren 51. edizioa ospatzeko. Asteazkenean, uztailak 20, hasiko da jaialdia, 12 points Donostia 2016 Kultura Hiriburutzak beste hainbat erakunderekin batera prestaturiko ekimenaren lehen kontzertuarekin. Europako beste jazz jaialdi batzuetako musika laginak eskainiko ditu sail horrek, eta gaurko kontzertua The Emlak, Marco Mezquidak eta Eva Klesse Quartetek eskainiko dute.
12 pointseko kontzertuak Victoria Eugenia antzokian izango dira. Hortik kanpo, ostegunean martxa bat gehiago sartuko diote guztira 130 kontzertu hartuko dituen jaialdiari: Gloria Gaynorrek joko du egun horretan, Zurriolako hondartzako Agertoki Berdean, 21:00etatik aurrera, sarrera doan dela noski.
Gaynorrez gain, Dave Doulas tronpetista (Frigo espazioa, 19:30) eta Marc Ribot eta The Young Philadelphians (Heineken terraza, 22:30) ere entzun ahalko dira ostegunean.
Gainera, 12 pointsen barruan, Water Boogie Systemek, Insufficient Funsek eta Chromb!ek joko dute, Victoria Eugenian, 20:00etatik aurrera, eta 23:30etik aurrera doako kontzertu bat egongo da Tabakaleran.
Konstituzio plazako agertoki berriak “Jazzetik soulera” zikloa estreinatuko du ostegunean, Organ Summiten kontzertuaren bidez, eta San Telmoko matinée-etan Ainara Ortegak jokok du 12:20tik aurrera.
Ellis Marsalis, Steve Coleman…
Ostiralean inauguratuko dute jaialdiaren agertokirik ezagunena, Trinitate plazakoa, eta, besteak beste, Ellis Marsalis (Heineken Jazzaldia saria jasoko du aurten), Steve Coleman eta DeJohnette, Coltrane eta Garrison hirukotea pasatuko dira bertatik.