Publizitatea
Itxi

2019/07/13

15:14

Musika

Jaialdia

The Strokes eta Rosalia BBK Live jaialdiko izarrak izan dira bigarren egunean

Agentziak | Erredakzioa

Bilbao BBK Live jaialdiak 40.000 pertsona bildu ditu, eta jaialdian gau magikoa igaro duten herritarrek, “mundu mailako izar handiek” eskaini duten ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan dute.

3:42
Rosalía en Bilbao
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilbao BBK Live jaialdiak 40.000 pertsona bildu ditu ostiral honetan Kobetamendin, XIV. edizioaren bigarren egunean. The Strokes eta Rosalia zuzenean ikusteko sarrerak agortuta, Bilbo jendez gainezka egon da, Last Tourrek nabarmendu duenez.

Jaialdian gau magikoa igaro duten herritarrek, “mundu mailako izar handiek” eskaini duten ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan dute. Rosaliak, “ikuskizun paregabea” eskaini du Bizkaiko hiriburuan, eta ikus-entzuleek bat egin dute berarekin, agertokira igo den unetik bere abesti guztiak kantatuz eta dantzatuz. Kontzertua gauerdira arte luzatu da.

Gaueko beste une ahaztezin bat Thes Strokes taldearekin iritsi da. Bertaratutakoek gure herrian emango duen kontzertu bakarraz gozatzeko aukera izan dute, eta XX. mendeko bandarik onenetakoa zergatik diren erakutsi dute, orain arte argitaratu dituzten bost diskoetako abesti onenen eta ezagunenen errepasoa eginda.

Julian Casablancas buru duten zeelandaberritarrek, "Heart in a Cage" eta "you only live" abestiekin eman diote hasiera ikuskizunari.

Antolatzaileek doako autobus-zerbitzua indartu dute, puntako orduetan jendetza izango zela aurreikusi baitute.

Larunbat honetan, Weezer, The Good, The Bad & The Queen eta beste 30 artisten txanda izango da.

Larunbata, uztailak 13

Nagusia
18:25 CUPIDO
20:15 NATHY PELUSO
22:55 WEEZER
01:40 HOT CHIP

Bestean
17:40 NØGEN
19:15 NADIA ROSE
21:25 THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN
00:20 VINCE STAPLES

Gora!
17:30 SERRULLA
19:20 CALA VENTO
21:45 KERO KERO BONITO
00:30 HVOB live
03:00 CUT COPY
04:15 CHARLOTTE ADIGÉRY
05:00 2MANYDJS dj set

Txiki
18:50 ALIEN TANGO
20:30 VIAGRA BOYS
23:20 SHAME
01:30 PONY BRAVO

Firestone
18:00 LAS LIGAS MENORES
19:35 PERRO
22:00 BOY AZOOGA

Basoa
17:00 ALICIA CARRERA
19:00 TAMA SUMO
22:00 DJ DUSTIN
01:00 TODD TERJE dj set
04:00 JOHN TALABOT

Lasai
19:00 FENNA FICTION
21:00 SACHA MAMBO
23:00 NINJA
01:00 PHUONG-DAN
03:00 NUEL

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena