Itxi

Musika

Uztailak 2, 3 eta 4

EHZ, txinparta bat jaialdien panorama beltzean

N. V. | EITB Media

Urte eta erdiz jaialdiak atzeratu eta bertan behera gelditu direla kontatu eta gero, pozgarria da EHZ egin egingo dela kontatzea. Txertoen ziurtagiria edo covid proba negatiboa beharko da sartzeko.

  • Eneritz Furyak

    Eneritz Furyakek larunbat arratsaldean joko du Irisarrin

EHZ jaialdia ez da ohi bezalakoa izango bere hogeita bosgarren edizioan, baina egin egingo da, eta albiste pozgarria da hori bizi dugun aro honetan. Uztailaren 2, 3 eta 4an egingo dute jaialdia Irisarrin, eta 1.000 pertsona sartuko dira eguneko.

Pertsona horiek, gainera, osasun agiria erakutsi beharko dute, 11 urtetik gorakoak izanez gero; hots, PCR edo antigeno proba negatiboa (uztailaren 1ean edo 2an egina, gehienez ere), azken sei hilabeteetan covid-19a pasatu izanaren agiria edo txertoa hartu izanaren ziurtagiria. QR kodea erabiliko dute horretarako.

Barruan, publikoa zutik egon ahalko da, maskara jarrita. Sarrerak salgai daude: hiru eguneko bonuak 51,5 euroan, ostiral eta larunbatekoak 21,5 euroan eta igandekoak 16,5 euroan.

Programazioa

Ostiralean, Irisarrin izango dira Maïrü, Proleter, Herdoil, Ro, Nøgen, Rüdiger, Torheit eta Olatz Salvador.

Larunbatean, Jewel Usain, Fétiche, Entrexatak, Aguxtin Alkhat, Andoni Ollokiegi, Physis vs Nomos, Zea Mays, Anestesia, Tremenda Jauría, Chill Mafia eta Eneritz Furyak.

Igandean, berriz, jaialdia ixteko, Xiberoots, Tiktara, Rukula, Astobaba (Zaldibobo taldearen bertsioak), Ruper Ordorika, Potato, Diabolo Kiwi, Kuartz, Lyre Le Temps eta Reykjavik606.

Musikaz gain, ohi bezala, beste hainbat ikuskizun (Pirritx, Porrotx eta Marimotots; bakarrizketak; antzerkia; poesia; Tio Teronen Semeak…), ikastaro eta hitzaldiak izango dira.