kultura
Donostia 2016
Izagirrek Europa Donostia 2016ko lanak ezagutzera gonbidatu du
Erredakzioa
Itziar Elizondo komunikazio arduradunak arrazoi pertsonalengatik dimisioa aurkeztu du eta Fundazioaren Patronatuak Itziar Nogeras nola ordezkatuko duten erabaki behar du.
-
Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea.
Juan Karlos Izagirrek, Donostiako alkatea eta Donostia 2016 Fundazioaren Patronatuko lehendakaria, Kultura Hiriburuaren lanen jarraipena 'gertutik' egiteko Europako Batzordea Donostiara gonbidatu du.
Komiteko kideei gutun bat bidali dien Izagirrek 'apirilaren 1etik Donostia 2016 ekimenean gertatzen ari diren kontu guztien berri batzordeko kideei bera ematen ari dela' adierazi du, Itziar Nogerasek dimisioa aurkeztu zuenetik alegia.
Hiriburu Kulturalaren lanen jarraipena egiten duen batzordeak martxoaren 31an proiektuaren nondik norakoak azaltzen zituen 'txosten zabal' bat jaso zuela gaineratu du.
'Donostia 2016 eta Europako batzordearen artean ohikoak dira honelako txostenak eta haiekin jarraian lan egiten dugu, gure helburua kolaborazio hau sakontzea delarik. Horregatik, hiriko ateak parez pare zabalik aurkituko dituzte', esan du.
Izagirrek Donostia 2016 Patronatuak egingo duen bilera baino bi ordu lehenago emititu du komunikatu hau. Bilera horretan Itziar Nogerasen ordezkoa nola bideratuko duen erabaki behar du Patronatuak.
Espainiako Kultura Ministerioaren ordezkaria ez da bilera horretan izango agenda arazoen ondorioz. Donostiako Udaletxeko ordezkariek, Gipuzkoako Diputaziokoek eta Eusko Jaurlaritzakoek parte hartuko dute.
Itziar Elizondoren, komunikazio zuzendaria, dimisioa
Duela 15 egun Donostia 2016 Fundazioaren Komunikazio-zuzendariak dimisioa aurkeztu zion orduan Zuzendari nagusi zen Itziar Nogerasi.
Dimisio honen zergatia arrazoi pertsonalei lotuta dago, eta horrela adierazi zion Elizondok Zuzendari nagusi ohiari. Itziar Nogerasek, Komunikazio-zuzendariaren erabakia errespetatu arren, egun gutxi batzuetan atzeratzea eskatu zion. Hain zuzen, atzo, apirilak 3, egin zuen ofizial dimisioaren erabakia.
Donostia 2016 Fundazioak adierazi nahi du Itziar Elizondoren dimisioak ez duela inolako harremanik azken aste honetako gertakariekin.
Azkenik, Donostia 2016 lantaldeak goraipatu eta eskertu egin du azken zazpi hilabeteetan Itziar Elizondok egindako lana.