Itxi

2016/04/12

09:52

kultura

ERREPORTAJEA

Artea, nahieran

Maider Beistegi | EITB.EUS

Luis Olaso artista bizkaitar gazteak 10 metroko koadroak egiten ditu, gure herrietako eraikinen hormetan. Euskal Herriko 40 udalerritan ikus daitezke bere lanak.

  • Luis Olaso, mural batean lanean Argazkia: eitb.eus

    Luis Olaso, mural batean lanean Argazkia: eitb.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Enkarguz egiten du lan Luis Olaso artista bilbotarrak. 1986an sortutakoa izan arren, duela hamarkada bat sortu zuen Artea eta Muralismoa izeneko enpresa, gure herrietako bazter ahaztuak berreskuratzeko asmoz. Eguneko ordu gehienak eskaintzen dizkio lan horri, eta, tarteka, bere pintura estudioan sartzen da, koadro abstraktuak margotzeko.

Lekeition egin zuen bere lehen lanak emakume arrantzaleei egiten die gorazarre; itsasoaren inguruan lan egiten duten emakumeei omenaldia egin zien, Lekeitioko Udalaren enkarguz.

Hamar urte igaro dira eta makina bat herritan egin ditu muralak: Ortuellan, Berangon, Arrigorriagan, Getxon, Barakaldon, Iurretan, Lekeition, Elgoibarren, Erandion eta Bilbon. Estatuan ere lan egiten dute; Vigon, Madrilen, Pinoson (Valentzian) ? Bederatzi lagun aritzen dira enpresa artistiko honetan, eta Frantzian, Alemanian eta Panaman lan egiteko enkarguak jaso dituzte.

Arte publikoa erakusleiho erraldoia bat bezala sentitzen du Luis Olasok, "herritarrek nahi duten mezua kontatzeko eta transmititzeko aukera eskaintzen duen mihise handi bat".

arte y muralismo ortuella

"Muralak kalean daude; herritarrek ulertu eta bere sentitu behar dituzte". Etxeetako hormetan egiten dituzte artelanak, herriak berak proposatzen duen gaia irudikatuz: "Marrazki historikoak, paisaiak, zuri-beltzeko argazkiak?Gertatu izan zaigu herritar batek esatea margotzen ari ginen hura bere senide bat zela". Akrilikoa erabiltzen dute eta bi astetik hilabete batera ematen dute aldamiora igota.

arte y muralismo iurreta

Udalerriaren ezaugarriak aztertuta eta herritarren eta udalen artean ideiak partekatuta abiatzen da sorkuntza prozesua. Behin proposamena erabakita, artisten txanda da: eraikinetako hormak birgaitu ondoren, pintoreak lanean hasten dira, Luis Olaso zuzendari artistikoaren gidaritzapean.

arte y muralismo getxo

"Lan egingo dugun hormaren tratamendu egiten dugu aurrena. Hormak behar bezala egon behar du murala ondo itsatsita gelditzeko. Irudiaren arabera aukeratzen dugu materiala. Murala koadro bat bailitzan pintatzen dugu, baina 10 bider 10 metroko koadro batekin ari gara lanean".

Neguan lanak adostu eta udaberritik udazkenera ematen dute beharrean. Aurrekontua? 10.000 eurotik 20.000 eurora, lanaren arabera. Orain arteko zailena zein izan den galdetuta, Luisek ez du zalantzarik: 2011n Bilbon egin genuena, Mariaren Bihotza elizarena. "Teknikoki konplikatuena izan da; perspektiba lineala zaindu behar genuen, elizaren atzeko aldea margotu egin genuelako eta beste aldearen zati bat zela irudikatu beharra genuelako. Kolore egokia aukeratzea ere zaila izan zen. Bi pintore izan ginen, bi hilabetez".

corazon de maria arte y muralismocorazon de maria arte y muralismo

 

arte y muralismo erandio

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;