Itxi

kultura

Telesail ospetsua

'Game of Thrones' telesailaren castinga egingo dute gaur Zumaian

Eitb.eus

Oraingoan, gizonak bakarrik hautatuko dituzte, eta aukeratutakoek prest egon behar dute urriaren 21etik 30era Zumaian eta Bermeon izango diren filmazioetan parte hartzeko.

  • Zumaian grabatuko dute 'Game of Thrones'eko hainbat sekuentzia.

    Zumaian grabatuko dute 'Game of Thrones'eko hainbat sekuentzia.

Gaur ekingo diote Zumaian 'Game of Thrones' telesailerako estrak aukeratzeko antzezleen hautaketari.

Goizeko hamarretan izango da, kultur etxean, eta gizonezkoak bakarrik aukeratuko dituzte oraingoan. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dituzte interesdunek: 20 eta 50 urte bitartekoak izatea, sasoiko egotea eta altu samarrak izatea, 1,78 metrotik gorakoak.

Horrez gain, larruazal zurikoak, mediterraneo edota kaukasoar itxurakoak izan beharko dute.

Bertaratzen direnek, praka motzetan eta mahuka laburreko elastikoa jantzita joan beharko dute, izterrak eta besoak ondo erakusteko. Gainera, ez dute tatuajerik izan behar.

Aukeratutakoek prest egon behar dute urriaren 21etik 30era bitartean Zumaian eta Bermeon izango diren filmazio lanetan parte hartzeko. Egun bakoitzeko 54 euro irabaziko dituzte, eta ezugarri horiek dituzten lehen 200 gizonak baino ez dituzte aukeratuko.