Itxi

Gizartea

Zumaia eta Bermeo

Emakumeek ezingo dute parte hartu 'Game of Thrones'en castingean

eitb.eus

Castinga kudeatzen duen enpresak iragarri du gizonezkoak baino ez dituztela behar izango figurante modura.

  • "Game of Thrones"eko ekoizleak, Zumaiako hondartzan. EiTB

    "Game of Thrones"eko ekoizleak, Zumaiako hondartzan. EiTB

Zumaiako eta Bermeoko errodajean "Game of Thrones" telesailaren castinga kudeatzen duen enpresak, ModExpoR Internacionalek, iragarri du ez dutela emakumerik beharko figurante moduan, hau da, gizonezkoak baino ez dituztela kontratatuko telesailean agertzeko.

Konpainiaren esanetan, castinga urrian egingo dute, baina data ez dute zehaztuko hilabete horretako 5a baino lehen.

Atzo, Zumaiako Udalak jakinarazi zuen datorren astelehenean, irailaren 5ean, ekoizleak lan-poltsa bat jarriko duela martxan.

Hala, telesailaren ekoizpenean parte hartu nahi dutenek Alondegian izena eman ahal izango dute 11:00etatik 17:00etara. Bertaratzen direnek fitxategi bat bete beharko dute euren ezaugarri eta datu pertsonalak emanez, eta ekoizlea bera arduratuko da behin betiko hautaketa prozesua gauzatzeaz.

Udalak uztailean iragarri zuen moduan, pertsona asko beharko dira askotariko lanak betetzeko. Lan-poltsaren baitan, atrezzorako lorezain postuak zein zamalanetarako, garbiketarako eta segurtasunerako postuak ere eskainiko dituzte. Azken horren kasuan, segurtasunari dagokionez, zenbait postu betetzeko, titulu profesionalaren agiria (TIP) eskatuko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena