Itxi

kultura

Europako Kultur Hiriburu

Odon Elorza: 'Ezin da kultur erabaki sendo bat kakaztu'

Erredakzioa

Donostiaren izendapenak jaso dituen kritikak momentuko beroaldiaren ondorio direla uste du lehengo alkateak. ''Ez dit axola izan alkatetza galtzeak hiriburutza lortu badugu''.

Odon Elorzak zorrotz kritikatu ditu Rosa Aguilar Ingurumen ministroa eta Juan Alberto Belloch Zaragozako alkatea, Donostia 2016ko Kultur Hiriburu izendatzearenren inguruan egin dituzten adierazpenengatik. ETB-2ko ''''Ni más ni menos'''' saioan, ''''liskarzale'''' hitzarekin definitu du Elorzak Belloch, eta polemika honekin bukatzeko eskatu du Donostiako alkate ohiak.

Ildo horretako hitzak esan ditu Onda Cero irratian egin duen elkarrizketan. Aguilar eta Bellochen adierazpenok momentuko beroaldiaren ondorio direla uste du Odon Elorzak. ''''Ez dira gauzak bere onetik atera behar'''', esan du. Erabakia gehiago ez politizatzeko eskatu du Elorzak, ''''ezin baita kultur erabaki sendo bat kakaztu''''.

Donostiako lehengo alkatearen esanetan, Bellochek ''''balorazio politikoa'''' sartu du epaimahaiak egin duen ''''balorazio artistiko batean''''. ''''Itzelezko liskarra sortuko du'''', gaineratu du.

Elorzak uste du ez dutela bigarren fasea errepikatuko, ''''ez dagoelako horretarako inongo beharrik''''.

Donostiako proiektuak ''''elkarbizitzan aurrera egitea'''' bilatzen duela errepikatu du, eta gaineratu du ez duela Bildurekin zerikusirik.

Hiriburutza hautatuko luke
Alkate gisa jarraitzeko balizko berme baten eta Donostia 2016an Kultur Hiriburu izateko izendapenaren artean Elorzak bigarren hau aukeratuko lukeela ere esan du. ''''Dudarik gabe'''', gaineratu du. ''''Oso pozik nago, eta ez naiz ezertaz damu. Alkatetza galtzeak ez dit axola izan, hiriburutza irabazi badugu'''', gaineratu du.