Gizartea -

Europako Kultur Hiriburua

Epaimahaiaren erabakiaren kontra egin dute Aguilarrek eta Bellochek

Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatzea "akatsa" eta "zentzugabekeria" izan dela adierazi du Bellochek. Bestalde, Aguilar "minduta" azaldu da erabakiarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatzea "akatsa" eta "zentzugabekeria" izan dela adierazi du Juan Alberto Belloch Zaragozako alkateak, Bilduk ekintza kulturalak propaganda egiteko erabiliko dituela uste baitu.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, beste edozein hautagaitza irabazle ateratzea nahiago zuela onartu du Bellochek, "Espainiako hautagaitza ezaugarri horiek dituen alderdi baten eskuetan uztea astakeria delako".

Horrela, Zaragoza ez den beste edozein hiri zorionduko lukeela onartu du, baina Bilduren Gobernua duen Donostiak irabaztea "zentzugabekeria da", azpimarratu du.

"Akats larria"

Bestalde, Rosa Aguilar Ingurugiro ministroak eta Kordobako alkate ohia "minduta" agertu da Donostiako izendapenarekin, eta bakegintzaren argudio politikoa kontuan izatea "akats larria" izan dela gaineratu du.

Aguilarrek Kordobako hautagaitza lagundu du. Erabakia hartzeko orduan arrazoi kulturalak bazterrean utzi eta arrazoi politikoak kontuan hartzea gogor kritikatu du ministroak.

Aguilarrek bere "amorrua" azaldu du, epaimahaia erratu dela uste baitu. Proiektu kultural baten inguruan erabakitzeko argudio politiko bat erabiltzea "akats larria" da, Aguilarren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea