Itxi

Zinemaldia

Donostia Saria

Donostiak Oliver Stone eta John Travolta hunkitu ditu

Donostia Sari bana jaso dute Benicio del Toro lagun eta lankidearen eskutik.

03:42
John Travoltari eta Oliver Stonei Donostia Sarien emate-ekitaldia

John Travoltak eta Oliver Stonek Donostia Sari bana jaso dituzte Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioan. Benicio del Torok eman dizkie sariak, Edurne Ormazabalek aurkeztutako ekitaldi batean.

Benicio del Tororen ustez, gainontzeko aktoreei hobeto lan egiten laguntzen die Travoltak eta aurkezten duten pelikulan, Savagesen, egin duten elkarlana eskertu du. Travolta oso pozik agertu da Donostiako publikoak sarirako aukeratu duelako. "To be or not to be", esan du, topikoari tira eginez.

Benicio "Dejavu" del Torok (horrela definitu du bere buruz, lankideei sari bana emateko bi aldiz irten baita agertokira) Oliver Stonen lana "ausarta" dela aitortu du eta "argiz betea" dagoela esan du. Zuzendari estatubatuarra oso pozik agertu da eta hunkitu ere egin da donostiarren txaloekin. Salvador aurkeztu zuenekoa ekarri du gogora eta Donostiako hiriburuan bostgarren aldia duela gogoratu du.

Oliver Stonek, John Travoltak eta Benicio del Torok Savages lana aurkeztu dute eta Donostia Sarien emate ekitaldiaren ostean proiektatu dute. Ekitaldiaren amaieran kamerei eta Kursaaleko publikoari agur esan diote, esker onez.