Itxi

Oscarrak 2024

85. edizioa

Shirley Bassey Oscarretako agertokira igoko da

Erredakzioa

James Bond agentearen hainbat filmetako kantuen ahotsak otsailaren 24ko sari banaketan abestuko du eta 007 agenteari 50 urte betetzeagatik egingo dioten omenaldian parte hartuko du.

  • Shirley Bassey abeslaria. Argazkia: IMDB

    Shirley Bassey abeslaria. Argazkia: IMDB

James Bond 007 agenteari eskainitako omenaldi batean ezinbestekoa da Shirley Bassey abeslaria, Goldfinger, Diamonds are Forever eta Moonraker pelikuletako abestien ahotsak otsailaren 24ko galan abestuko duela iragarri dute Craig Zadan eta Neil Meron ekoizleek.

"Shirley Bassey ospetsuaren partehartzearekin oso pozik gaude", esan dute. "Zineman egin den musikarekin harreman estua duen artista da eta mundu osoan da ezaguna", gaineratu dute.

Oscarretako 85. edizioko galan izango dira Robert Downey Jr., Samuel L. Jackson, Chris Evans, Jeremy Renner, Mark Ruffalo, Jean Dujardin, Christopher Plummer, Octavia Spencer, Meryl Streep eta Mark Wahlberg, Daniel Radcliffe eta Charlize Theron ere. Gainera, Adele, Norah Jones eta Barbra Streisand abeslariek ere zeremonian parte hartuko dute.