Itxi

Oscarrak 2024

OSCAR SARIAK

Hollywoodeko Akademiak diziplinazko prozedura abiatu du Will Smithen aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ameriketako Estatu Batuetako Zinema Akademiak argitu du zaplaztekoaren ostean joateko eskatu ziola Smithi, baina berak uko egin ziola. Gainera, 15 eguneko epea eman dio idatziz azalpenak emateko bere kontrako neurriak hartu aurretik.

  • Chris Rock, Will Smithen belarrondokoa jaso berritan

    Chris Rock, Will Smithen belarrondokoa jaso berritan. Argazkia: EFE

Hollywoodeko Akademiak diziplinazko prozedura abiatu du Will Smith aktorearen aurka Oscar sarien galan Chris Rock aurkezleari zaplaztekoa emateagatik.

Ameriketako Estatu Batuetako Zinema Akademiak argitu duenez, zaplaztekoaren ostean joateko eskatu zion Smithi, baina berak uko egin zion. Aldi berean, onartu du egoera beste era batera kudeatu behar zuela. 

Gainera, 15 eguneko epea eman dio idatziz azalpenak emateko bere kontrako neurriak hartu ala ez erabaki aurretik. Ez du baztertzen kanporatzea. Dena dela, apirilaren 18an hartuko du erabakia.

Hasiera batean, Oscar saria kenduko ziotela zabaldu bazen ere, ez dirudi hori gertatuko denik.

Astelehenean, Will Smithek barkamena eskatu zion Chris Rocki, zaplaztekoagatik.