Itxi

Zinema

Kimuak

Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, Kimuak katalogorako hautatuen artean

Agentziak | Erredakzioa

“Loreak”en zuzendariez gain, Mikel Ruedaren, Las Chicas de Pasaiken, Kepa Sojoren, Asier Urbietaren, Alejandro Díaz Castañoren eta Ageda Kopla Taldearen film laburrak aukeratu dituzte.

  • Kepa Sojo zinemagilearen lana aukeratu dute Kimuak katalogorako, besteak beste

    Kepa Sojo zinemagilearen lana aukeratu dute Kimuak katalogorako, besteak beste

Zazpi film laburrek osatuko dute Kimuak 2016 katalogoa, bestea beste, ?Renovable? Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zinemagileek ?Loreak? film saritu eta txalotuaren ostean eginiko lehen lanak.

Bestalde, Mikel Rueda ?Izarren argia? eta ?A escondidas? lanen egileak aurkeztutako lana ere aukeratu dute, aurkeztutako 63 proposamenen artean.

Kimuakek aurkeztuko dituen gainerako lanen egileak, gainera, Las Chicas de Pasaik kolektiboa (Maria Elorza eta Maider Fernandez), Kepa Sojo, Asier Urbieta, Alejandro Diaz Castaño eta Ageda Kopla Taldea dira.

Jon Garaño -?Aundiya? Altzoko Handiaren bizitza kontatzen duen pelikula filmatzen ari da orain, Aitor Arregirekin- Goenagari batu zaio film labur honetan, azken honek duela hamar urte eginiko ?Sintonia? film laburreko pertsonaiak biziberritzeko. 2006ko Kimuaken sartu zen lan hori, eta hainbat sari irabazi zituen.

Film honetan, ?Renovable?n, Josean Bengoetxea eta Tanya de Roberto aktoreek orduko pertsonaiak berreskuratu dituzte; Bilbon, Iberdrola Dorrean, energia berriztagarrien inguruko batzar batean bat egingo dute oraingoan.

Kimuaken 2012ko edizioan ?Agua!? filmarekin egon eta gero, Mikel Ruedak ?Caminan? drama aurkeztu du orain: Maribel Verdu eta German Alcarazu protagonista dituen istorioa da, ezerezean galduta dauden bi pertsonaiaren ingurukoa.

Aukeratuen artean Kepa Sojo arabarra ere badago, ?Loco con ballesta? filmagatik Goyetarako izendatuta egon eta gero, ?Hileta? lanari esker. ?Ordet? Carl Theodor Dreyerren filmeko sekuentzia batean oinarrituta, hileta baten nondik norakoak kontatzen ditu.

Maria Elorza eta Maider Fernandez ?Gure hormek? lanagatik sartu dituzte Kimuaken aukeraketan. Beren etxeetako hormak abiapuntu hartuta, mundu femeninoaren hainbat alorren inguruko hausnarketa proposatzen dute bertan.

Gainera, Elorza eta Fernandez, Las Chicas de Pasaik, ?La vendedora ambulante? ?Kalebegiak? Donostia 2016ko proiektuan agertzen den istorioaren gidoigile eta zuzendariak ere badira. Julio Medemek, Imanol Uribek, Borja Cobeagak eta beste hainbat zinemagilek eginiko 12 film laburrek osatuko dute proiektu hori.

Kimuak 2016n ?False Flag? Asier Urbieta donostiarraren thriller politikoa ere egongo da, baita ?Ihesa? Alejandro Diaz Castaño Donostian bizi den asturiarraren lana ere. Azken honetako protagonistari hainbat kezka existentzial sortuko zaizkio, itogin bat agertu dela eta auzokide baten etxera igotzen denean.

Gainera, ?Beti bezperako koplak? Begoña Vicariok koordinatutako eta Ageda Kopla Taldeak eginiko lana ere egongo da ikusgai. Santa Ageda bezperako kopletatik abiatuta, horien erritmo eta metrika erabiliz, indarkeria matxistaren aurkako aldarri ?lehor eta gogorra? egin zuen Maialen Lujanbio bertsolariak Euskadi Irratian, eta horren interpretazioa da ikus-entzunezko lana.

Irailean egingo dute mundu osoko zinema jaialdietan zehar euskal film laburren ekoizpena bultzatze aldera ibiliko den katalogoaren aurkezpen ofiziala, Donostiako Zinemaldian.