Itxi

Zinema

Oscar sariak

'Pa negre', Oscarretarako bidean

Erredakzioa

Agustí Villarongak zuzendutako lana atzerriko film onenaren Oscar sarirako lasterketan arituko da.

01:19
'Pa negre', Oscarra irabaz dezakeen katalanez egindako lehen filma

"Pa Negre" (Agustí Villaronga) atzerriko film onenaren Oscar sarirako lasterketan arituko da Espainiako Zinema Akademiak gaur egindako prentsaurrekoan iragarri duenez. "La piel que habito" (Pedro Almodovar) eta "La voz dormida" (Benito Zambrano) ere lehian ziren, baina azkenean katalanez filmatutako lanak ordezkatuko du Espainia atzerriko film onenaren Oscarrerako lehian.

Villaronga historia egiten ari da lan honekin, eta 2011ko Goya sarietako irabazle nagusia izan zen 'Pa negre'.

2012ko Oscar sariak urtarrilaren 24an banatuko dituzte eta Eddie Murphy izango da galaren aurkezlea.Hiru hautagaien artean Pedro Almodóvar zen Oscar sarietako bidean esperientzia gehien zuena, 'Todo sobre mi madre' filmarekin saria lortu eta 'Hable con ella'k izendapena jaso baitzuen.

Benito Zambranoren 'La voz dormida Dulce Chacónen izen bereko lanean oinarrituta dago. Donosiako 59. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen eta Maria Leon aktoreak Zilarrezko Maskorra irabazi zuen emakumezko aktore onenaren kategorian.